VII. Euskera Sarirako hautagaiak aurkezteko epea zemendiaren 4ra arte egongo da zabalik

Bizkaie! 2016-10-21 12:36   Euskerea berbagai

Hautagaiak aurkezteko inprimakia deskargau eta euskara@getxo.eus posta elektronikoaren helbidera bialdu behar da.

Datorren zemendiaren 4ra arte zabalik egongo da Getxoko Udalak antolatutako Argia Ereiten Euskera Sariaren VII. edizinorako proposamenak aurkezteko epea. Euskerearen gizarte erabilerea babestu, sustatu edo zabaltzeko zereginetan nabarmendu diran erakunde, alkarte edo persona fisiko nahiz juridikoak goraipatzea da ekimenaren helburua.

Udalak sarirako hautagaiak proposatzera animatzen ditu euskalgintzako alkarteak, euskaltegiak, ikastetxeak edo banakoak. Hautagaiak banakoak, taldeak, alkarteak edo kolektiboak izan daitekez, beti be getxotarrak edo Getxon finkatutakoa bizitzaz nahiz jardunbidez badira. Saria emoteko kontuan hartuko dira proponidutako lan edo jarduerearen kalidadea eta esanahia, euskerearen normalkuntzan egindako ekarpena eta orain arteko ibilbidea. Epaimahaia Imanol Landa Getxoko alkateak, Euskera zinegotziak eta Getxoko Aholku Batzordeko kideek osotuko dabe.

Hautagaiak aurkezteko inprimakia deskargau eta euskara@getxo.eus posta elektronikoaren helbidera bialdu behar da.


Aurreko sariak

Lehenengo edizinoaren irabazlea Laura Lapeyra izan zan. Saridunak Juan Bautista Zabala ikastetxeko Gurasoen Alkartean euskerearen erabilerearen alde azken hamarkadan egindako lanagaitik jaso eban saria. Bigarrena Bittor Egurrolarentzat izan zan, bizitza osoa hizkuntzearen sustapenean egindako lanagaitik; hirugarrena San Nikolas ikastoleak jaso eban, 50 urtean euskerazko heziketan egindako lanagaitik; laugarrena Nahikari Ayo, udalerriko ikastetxeetan bertsolaritzearen alde egindako lanagaitik; bosgarrena Gobela Ikastoleari, bere 50. urteurrenean, eta seigarrena Josu Esnaola eta Alfredo Lopez de Gereñu euskaltzaleei, euskerearen alde egindako lana, eta batez be orain 19 urte udalerrian martxan jarritako Berbalaguna ekimena autortzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu