Iñaki Goirizelaia izango da Puntu Eus Fundazinoko lehendakari barria

Bizkaie! 2017-01-26 13:11   Euskerea berbagai

Joan Mari Torrealdairen lekukoa hartuko dau Goirizelaiak. Ganera, 2016-2020 Plan Estrategikoa atondu dau Puntu Eus Fundazinoak.

Eguna egunkariaren inguruko jardunaldia egingo dabe Bilbon zezeilaren 10ean

Bizkaie! 2017-01-26 09:52   Euskerea berbagai

Euskerazko lehenengo egunkariaren 80. urteurrena gogoratzeko ekitaldia izango da, Euskaltzaindiak azaldu dauenez.

Zezeilaren 9an hasiko da Korrika Kulturala

Bizkaie! 2017-01-25 13:30   Euskerea berbagai

Ekitaldiz betetako egitaraua dakar AEK-k, 20. Korrikaren aurreko asteak girotzeko asmoz. Musikea, antzerkia, jantzea eta bertsoak egongo dira.

Sestaoko toponimia batu dau Jorge Luis Tejedorrek liburu baten

Bizkaie! 2017-01-24 11:02   Euskerea berbagai

Herriko auzo, kale, ibai, baserri eta moilen izenak aztertu ditu Tejedorrek. Ikusi dauenez, leku-izen asko euskerazkoak dira Sestaon.

Familietan euskerearen transmisinoa bultzatuko dau Getxoko Udalak

Bizkaie! 2017-01-20 08:20   Euskerea berbagai

Argitalpen eta berbaldien bidez, etxetik bertatik umeak euskerara hurreratzearen onurak zabalduko ditu Getxoko Udalak.

Maiatzaren 14an egingo da Herri Urrats, '(H)aizu!' lelopean

Bizkaie! 2017-01-19 08:41   Euskerea berbagai

Urtero legez, Senpereko lakuaren inguruan egingo da Ipar Euskal Herriko ikastolei laguntzeko jaia. Ikastetxeetan obrak egitera bideratuko dabe batutakoa.

Kalidadezko euskerea bultzatzeko akordioa sinatu dabe Euskaltzaindiak eta EiTBk

Bizkaie! 2017-01-18 13:52   Euskerea berbagai

Hedabide publikoetan ereduzko euskerea erabili eta gizarteratzeko bidea zabalduko dau 2020ra arteko hitzarmen honek.

Argentinako Euskal Echea-ri ENE Saria emon deutso Eusko Ikaskuntzak

Bizkaie! 2017-01-18 12:11   Euskerea berbagai

Mundu zabalean euskerearen alde lan egiten daben erakundeak nabarmentzen ditu ENE Sariak. Gasteizen izan da saria emoteko ekitaldia.

Mungiako Berbalagun programea martxan da

Bizkaie! 2017-01-18 09:43   Euskerea berbagai

Euskeraz berba egiteko aukera askorik ez dabenei aukera bat eskaintzea da proiektuaren helburua. Berbalagun proiektuaren aurkezpena urtarrilaren 20an, arratsaldeko 19:00etan izango da, Mugire Txokoan.

'Korrikaren urtemuga-jaia' ospatuko da zezeilaren 11n Irunen

Bizkaie! 2017-01-17 12:34   Euskerea berbagai

Korrikaren edizino biribila izango da aurtengoa, hogeigarrena hain zuzen. Horregaitik, ospakizun berezia egingo dabe Irungo Ficoban, AEK-k azaldu dauenez.

Gazteentzako Harrapazank programan izena emoteko epea zabalik dago

Bizkaie! 2017-01-17 07:56   Euskerea berbagai

Gazteen artean kulturea, sormena eta euskerea bultzatzea da egitasmoaren helburua, ondo pasetearen bidez. Bilboko Udala eta Topagunea dira antolatzaileak.

Euskaltzaindiaren hiztegi barria ondo erabilteko saio bi antolatu ditue

Bizkaie! 2017-01-16 09:50   Euskerea berbagai

EIZIEk eta Euskaltzaindiak antolatu ditue saio praktiko biak. Bata Donostian izango da, urtarrilaren 24an. Bestea, Bilbon, hil horren 25ean.

'Blogetan! Blog izarren bila' lehiaketea martxan ipini dau Azkue Fundazinoak

Bizkaie! 2017-01-13 11:06   Euskerea berbagai

Blogari euskaldunen jarduna bultzatu eta blogik onenak aukeratzea da lehiaketearen asmoa. Argia aldizkariagaz alkarlanean, bigarrenez antolatu dau Azkuek Blogetan! Blog izarren bila.

Larrabetzu, Ataun, Mendaro, Areatza eta Errezil UEMAn sartuko dira zapatuan

Bizkaie! 2017-01-11 09:42   Euskerea berbagai

Batzar nagusia egingo dau UEMAk urtarrilaren 14an eta bost udalerriok batuko jakoz. Modu horretara, Udalerri Euskaldunen Mankomunidadeak 240.000 biztanleko eremua hartuko dau.

Zabalik dagoeneko 2017ko lehen deialdian EGA ziurtagiria eskuratzeko probetara aurkezteko epea

Bizkaie! 2017-01-10 08:55   Euskerea berbagai

Izena emoteko epea urtarrilaren 9tik 23ra bitartean egongo da zabalik 17 urte edo gehiagokoentzat eta izen-emotea online egin behar da, Hezkuntza sailaren webgunearen bidez.

Korrikaren ibilbidea aurkeztu dau AEK-k

Bizkaie! 2017-01-09 13:20   Euskerea berbagai

Otxandiotik Iruñera joango da 20. Korrikaren lekukoa, martiaren 30etik apirilaren 9ra. Ibilbidearen eta ordutegien barri emon dabe.

EGAk kalidadea frogatu dau barriro be

Bizkaie! 2017-01-02 10:56   Euskerea berbagai

EGA da mundu mailan, eta euskerarako, kalidade maila hori autortua dauen ziurtagiri bakarra.

'Mintzatu' aplikazinoaren erronkea 2017rako: Euskeraz berba egiten dogun lekuen barri emotea

Bizkaie! 2016-12-30 13:29   Euskerea berbagai

Azkue Fundazinoak sortu dau Mintzatu, eskuko telefonoetarako dobako aplikazinoa. Erabiltzaileek euskerea non erabilten daben esatea, zabaltzea eta partekatzea da asmoa. 2017an 5.000 leku identifikauta izan nahi ditue.

Aristotelesen 'Politika' liburua euskeratu dau Iñaki Usabiagak

Bizkaie! 2016-12-21 09:14   Euskerea berbagai

Greziera klasikotik itzuli dau Usabiagak Kristo aurreko 4. mendeko lan hori. EHUk argitaratu dau liburuaren euskerazko bersinoa.

52 enpresak jaso dabe euskerea euren funtzionamenduan txertatu dabela ziurtatzen dauen Bikain autorpena

Bizkaie! 2016-12-20 09:36   Euskerea berbagai

58.466 behargin inguruk behar egiten dabe Bikain ziurtagiria daben 313 enpresetan. Alde horretatik, ganera, aurrerapausu nabarmena emon da aurten, ziurtagiria eskuratu daben 52 enpresa horreek 21.490 behargin gehitzen dituelako.