Baduzu, euskeraz kontsumidu nahi dabenen sarea jaio da
2017-04-06 09:18 Euskerea berbagaiKontseiluak, Behatokiak eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren alkarteak sortu dabe Baduzu. Salerosketak euskeraz egitea bultzatzea da asmoa, kontsumo ohituretan euskerea erespideetako bat izatea.
Euskaltzaindiak eta Gasteizko Udalak hitzarmena barritu dabe
2017-04-06 08:27 Euskerea berbagai2017rako akordioari esker, Euskaltzaindiak Gasteizko toponimia aztertzen segiduko dau. Gasteizko Udalak diruz lagunduko dau Akademia, urian hainbat jarduera antolatzeko.
Korrika Bizkaian sartu da
2017-04-05 10:28 Euskerea berbagaiGipuzkoa atzean itxi eta Ondarroatik sartu da 20. Korrika Bizkaian. Eguaztenean, eguenean eta barikuan zeharkatuko ditu Bizkaiko errepide eta kaleak.
Kirol federaduan euskerearen erabilerea indartzeko plana aurkeztu dau Bizkaiko Foru Aldundiak
2017-03-31 10:15 Euskerea berbagaiKirol federazinoakaz alkarlanean ibiliko da Foru Aldundia, Bizkaian kirola ere euskaraz egitasmoan. Euskerearen normalizazinoan aurrerapausuak egitea da asmoa.
Blogetan! lehiaketako sariak banatu ditue Azkue Fundazinoak eta Argiak
2017-03-31 08:57 Euskerea berbagaiEtzi.pm, Iparraldeko neska, Game erauntsia eta Iparra izan dira irabazleak kategoria bakotxean. Euskerazko blogintzearen ganean Bilbon egindako jardunaldian emon ditue sariak.
Eusko Jaurlaritzeak eta Iparraldeko Euskerearen Erakunde Publikoak 2022ra arteko hitzarmen-marko barria sinatu dabe
2017-03-30 10:18 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzeak eta Iparraldeko Euskerearen Erakunde Publikoak Baionan sinatu dabe bart euskerearen ezagutzea, erabilerea edota presentzia sustatzeko hitzarmena.
Ikusi eta Ikasi programan 5.500 umek parte hartu dabe aurten
2017-03-30 08:29 Euskerea berbagaiNeska-mutilei euskerazko astialdia eskaintzeko asmoz antolatzen dau Bilboko Udalak egitasmoa, urteko lehenengo hiruhilekoan. Aurtengo edizinoak igazko datuak hobetu ditu.
Martiaren 30ean danok Otxandiora!
2017-03-29 09:27 Euskerea berbagaiFelipe Arrese Beitia: Euskerea maite maite, zagoz neugaz beti, Euskera hil ezkero ez dot gura bizi,
Lekuan lekuko komunikabideen eskutik, 'Gurean.eus' ataria jaio da
2017-03-29 08:44 Euskerea berbagaiTokikom alkartean batutako 60 tokiko hedabidek sortu dabe euskerazko tresna barria. Herri eta eskualdeetako informazinoa gaika antolatuta zabalduko dau Gurean.eus-ek.
Nafarroako euskalkien bilatzaile lexikoa garatu dau UZEIk
2017-03-29 08:16 Euskerea berbagaiNafarroako euskalkien inguruko hiru hiztegitan oinarrituta dago tresna barria. Euskarabidea, Euskerearen Nafar Institutuaren eskariz sortu dau bilatzailea UZEIk, eta sarean jarri, hemen.
Euskal Blogarien Topaketan izena emoteko azken egunak
2017-03-28 11:02 Euskerea berbagaiMartiaren 30ean antolatu dau jardunaldia Azkue Fundazinoak, Bilboko Euskararen Etxean. Euskerazko blogen egoerea aztertuko dabe adituek eta Blogetan lehiaketako sariak banatuko dira.
Korrikaren mezua munduko 12 uritan zabalduko dau Etxepare Institutuak
2017-03-28 08:35 Euskerea berbagaiEtxepare Institutuaren unibersidade sarearen barruan egitarau bereziak atondu ditue, besteak beste, Korrika laburrak izango dira 12 uri horreetan.
Erdi Aroko persona-izenak arautu ditu Euskaltzaindiak
2017-03-27 10:05 Euskerea berbagai211 izen agiri dira onartu barri dan 181. arau horretan. Euskaltzaindiak moltso bitan banatu ditu: Lurralde kristauetako izenak eta beste kultura batzuetakoak.
Koldo Mitxelenaren omenezko eskulturearen inaugurazinoa izan da Errenterian
2017-03-27 08:14 Euskerea berbagaiEuskal hizkuntzalaririk garrantzitsuenetako bat izan zan Mitxelena eta euskera batuaren oinarriak ezarri zituan.
Euskerea ikastea doban izateko eskatu dau Kontseiluak
2017-03-24 12:26 Euskerea berbagaiEuskeraz ikasi nahi dabenek ahalegin ekonomiko handiegia egin behar dabela uste dau Kontseiluak. Kanpainea martxan ipiniko dau, dobako eta persona guztientzako euskalduntzea eskatzeko.
Abian da Booktuberboom, euskerazko booktuberren lehiaketea
2017-03-24 11:42 Euskerea berbagaiAraba, Bizkaia eta Gipuzkoako gazteentzako sariketea da, EAEko Liburutegi Zerbitzuak eta Galtzagorri alkarteak antolatua. Euskerazko liburuen inguruko booktubeak sortu beharko ditue parte-hartzaileek.
Euskalmetek metereologiaren inguruko euskerazko bankua eguneratu dau
2017-03-24 08:22 Euskerea berbagaiEguraldiagaz lotutako 1.421 terminoren definizinoak egokitu dira, esangura zehatzagoa emoteko. Euskalmet agentziako metereologo bik egin dabe eguneraketea, UZEIk eskatuta.
Euskal Herrian berba egiten diran 99 hizkuntzaren lekukotasunak batu ditu Badiharduguk
2017-03-23 09:42 Euskerea berbagai101L izeneko proiektuaren emoitzea da. Webgunea eta dokumentala plazaratu ditu Badihardugu alkarteak, orain arteko lana erakusteko.
Patxi Saez: 'Euskerearen bizi puskak'
2017-03-23 08:36 Euskerea berbagaiGogoetea plazaratu dau Patxi Saez soziolinguisteak. Euskereak berezko erreferente kulturalak behar dituala dino, hizkuntza bizia izaten segidu nahi badau.
Jean-Louis Davanti zapatuan emongo deutsie Manuel Lekuona saria, Ürrüstoi-Larrabilen
2017-03-22 10:25 Euskerea berbagaiEusko Ikaskuntzaren errekonozimendua jasoko dau filologo, idazle eta euskaltzain zuberotarrak bere jaioterrian.















Aurreko artikuluarekiko interesatuta nau euskal aditza trinkoak liburu hau erosteko. Erraidazuek mesedez prezio ta zenbat orrialde kopuruak dabez
»» Aditz trinkoa batuan, bizkaieraz eta ...