Berbalagun programetan izena emoteko epea zabalik dago

Bizkaie! 2016-09-16 08:52   Euskerea berbagai

Praktikatu eta bizi lelopean, euskerea erabiltera animau nahi ditu AEK-k herritar guztiak. Horretarako, Berbalagun, Mintzalagun eta Gurasolagun programak abian ipini ditu.

Euskerea ikasten dabilenarentzat edo berba egiteko erraztasuna lortu nahi dauenarentzat, aukera ona da Berbalagun programea, lagunarteko giroan hizkuntzea praktiketako modu aproposa dalako. Ganera, doban da. Mintzapraktika egiteko programek lekua daukie gero eta aldakorragoa dan gizarte honetan, AEK-ko arduradunek azpimarratu dabenez: Astialdian euskeraz berba egiteko, jentea ezagutzeko eta ondo pasetako aukera bikaina da, dinoe.

Azken urteotan eskaintzea zabaldu da Berbalagun programetan, erabiltzaile guztien beharretara egokitzeko. Holan, ohiko taldeez gan, familiei zuzendutako Gurasolagun dago, esaterako. Ganera, berbalagunentzat hainbat jarduera antolatzen dira, adibidez txangoak eta sukaldaritza tailerrak. AEK-k nabarmendu dauenez, ganera, gero eta herri gehiagotan dagoz Berbalagun taldeak.

2016-17 ikasturtean Berbalagun talderen baten parte hartu nahi dabenek zabalik daukie izena emoteko epea. Ehun egitasmo baino gehiago daukiez aukeran. Euskaltegietan, herrietako euskera alkarteetan eta Praktikatu.eus webgunean emon leiteke izena, doban.

Herritarrak Berbalagun egitasmoetan izena emotera animetako, kanpainea martxan ipini dau AEK-k. Hainbat euskarritan argazkiak ipiniko ditue, berbalagunek egiten dituen jarduerak erakusteko: Tabernan gustura berbetan dagoan taldea, bizikletaz ibilaldia egitera urten dauena eta abar. Era horretara, euskerea modu atseginean praktiketako Berbalagunak emoten dauen aukerea agertu nahi dabe.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu