Gartxot Unsainek Bob Dylanen ehun abesti euskeratuko ditu, Jokin Zaitegi bekeari esker
2017-02-03 09:21 Euskerea berbagaiLiteratura Nobel Saria irabazi daben autoreen lanak euskerara itzultzea da Jokin Zaitegi bekearen helburua. 2016an, Bob Dylan kantari amerikarrak irabazi eban Nobela.
Eguna egunkaria gogoratzeko plakea ipini dabe Bilbon
2017-02-02 13:12 Euskerea berbagaiOrain dala 80 urte euskerazko lehenengo egunkariaren egoitzea egon zan lekuan ipini dabe oroigarria, Posta kaleko 17.ean.
Euskal Herriko hirugarren domeinua izan nahi dau PuntuEus-ek
2017-02-02 09:24 Euskerea berbagaiIñaki Goirizelaiaren gidaritzapean, aro barria hasi dau PuntuEus Fundazinoak. Plan Estrategikoan esaten danez, komunidade zabalagoa eta biziagoa sortzea da helburua.
Euskerazko blogak aztertuko ditu Azkue Fundazinoak, inkesta baten bidez
2017-01-31 12:17 Euskerea berbagaiAzken urteotan gai horren inguruko azterlan sakonik ez dala egin ikusi dau Azkue Fundazinoak eta, hortaz, edozein erabiltzailek beteteko moduko inkestea plazaratu dau.
Orotariko Euskal Hiztegiaren 5. argitaraldia aurkeztu dau Euskaltzaindiak
2017-01-27 13:25 Euskerea berbagaiBersino honetan, 1.169 sarrera barri dagoz. Antxinatik 20. mendera arteko euskal literaturearen erradiografia da lan hau, Andoni Sagarna hiztegiaren zuzendariaren arabera.
Iñaki Goirizelaia izango da Puntu Eus Fundazinoko lehendakari barria
2017-01-26 13:11 Euskerea berbagaiJoan Mari Torrealdairen lekukoa hartuko dau Goirizelaiak. Ganera, 2016-2020 Plan Estrategikoa atondu dau Puntu Eus Fundazinoak.
Eguna egunkariaren inguruko jardunaldia egingo dabe Bilbon zezeilaren 10ean
2017-01-26 09:52 Euskerea berbagaiEuskerazko lehenengo egunkariaren 80. urteurrena gogoratzeko ekitaldia izango da, Euskaltzaindiak azaldu dauenez.
Zezeilaren 9an hasiko da Korrika Kulturala
2017-01-25 13:30 Euskerea berbagaiEkitaldiz betetako egitaraua dakar AEK-k, 20. Korrikaren aurreko asteak girotzeko asmoz. Musikea, antzerkia, jantzea eta bertsoak egongo dira.
Sestaoko toponimia batu dau Jorge Luis Tejedorrek liburu baten
2017-01-24 11:02 Euskerea berbagaiHerriko auzo, kale, ibai, baserri eta moilen izenak aztertu ditu Tejedorrek. Ikusi dauenez, leku-izen asko euskerazkoak dira Sestaon.
Familietan euskerearen transmisinoa bultzatuko dau Getxoko Udalak
2017-01-20 08:20 Euskerea berbagaiArgitalpen eta berbaldien bidez, etxetik bertatik umeak euskerara hurreratzearen onurak zabalduko ditu Getxoko Udalak.
Maiatzaren 14an egingo da Herri Urrats, '(H)aizu!' lelopean
2017-01-19 08:41 Euskerea berbagaiUrtero legez, Senpereko lakuaren inguruan egingo da Ipar Euskal Herriko ikastolei laguntzeko jaia. Ikastetxeetan obrak egitera bideratuko dabe batutakoa.
Kalidadezko euskerea bultzatzeko akordioa sinatu dabe Euskaltzaindiak eta EiTBk
2017-01-18 13:52 Euskerea berbagaiHedabide publikoetan ereduzko euskerea erabili eta gizarteratzeko bidea zabalduko dau 2020ra arteko hitzarmen honek.
Argentinako Euskal Echea-ri ENE Saria emon deutso Eusko Ikaskuntzak
2017-01-18 12:11 Euskerea berbagaiMundu zabalean euskerearen alde lan egiten daben erakundeak nabarmentzen ditu ENE Sariak. Gasteizen izan da saria emoteko ekitaldia.
Mungiako Berbalagun programea martxan da
2017-01-18 09:43 Euskerea berbagaiEuskeraz berba egiteko aukera askorik ez dabenei aukera bat eskaintzea da proiektuaren helburua. Berbalagun proiektuaren aurkezpena urtarrilaren 20an, arratsaldeko 19:00etan izango da, Mugire Txokoan.
'Korrikaren urtemuga-jaia' ospatuko da zezeilaren 11n Irunen
2017-01-17 12:34 Euskerea berbagaiKorrikaren edizino biribila izango da aurtengoa, hogeigarrena hain zuzen. Horregaitik, ospakizun berezia egingo dabe Irungo Ficoban, AEK-k azaldu dauenez.
Gazteentzako Harrapazank programan izena emoteko epea zabalik dago
2017-01-17 07:56 Euskerea berbagaiGazteen artean kulturea, sormena eta euskerea bultzatzea da egitasmoaren helburua, ondo pasetearen bidez. Bilboko Udala eta Topagunea dira antolatzaileak.
Euskaltzaindiaren hiztegi barria ondo erabilteko saio bi antolatu ditue
2017-01-16 09:50 Euskerea berbagaiEIZIEk eta Euskaltzaindiak antolatu ditue saio praktiko biak. Bata Donostian izango da, urtarrilaren 24an. Bestea, Bilbon, hil horren 25ean.
'Blogetan! Blog izarren bila' lehiaketea martxan ipini dau Azkue Fundazinoak
2017-01-13 11:06 Euskerea berbagaiBlogari euskaldunen jarduna bultzatu eta blogik onenak aukeratzea da lehiaketearen asmoa. Argia aldizkariagaz alkarlanean, bigarrenez antolatu dau Azkuek Blogetan! Blog izarren bila.
Larrabetzu, Ataun, Mendaro, Areatza eta Errezil UEMAn sartuko dira zapatuan
2017-01-11 09:42 Euskerea berbagaiBatzar nagusia egingo dau UEMAk urtarrilaren 14an eta bost udalerriok batuko jakoz. Modu horretara, Udalerri Euskaldunen Mankomunidadeak 240.000 biztanleko eremua hartuko dau.
Zabalik dagoeneko 2017ko lehen deialdian EGA ziurtagiria eskuratzeko probetara aurkezteko epea
2017-01-10 08:55 Euskerea berbagaiIzena emoteko epea urtarrilaren 9tik 23ra bitartean egongo da zabalik 17 urte edo gehiagokoentzat eta izen-emotea online egin behar da, Hezkuntza sailaren webgunearen bidez.
















Aurreko artikuluarekiko interesatuta nau euskal aditza trinkoak liburu hau erosteko. Erraidazuek mesedez prezio ta zenbat orrialde kopuruak dabez
»» Aditz trinkoa batuan, bizkaieraz eta ...