Koldo Mitxelenaren omenezko eskulturearen inaugurazinoa izan da Errenterian

Bizkaie! 2017-03-27 08:14   Euskerea berbagai

Euskal hizkuntzalaririk garrantzitsuenetako bat izan zan Mitxelena eta euskera batuaren oinarriak ezarri zituan.

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Errenterian izan da bart, Koldo Mitxelena hizkuntzalariaren omenezko eskulturearen inaugurazinoan. Euskal hizkuntzalaririk garrantzitsuenetako bat izan zan Mitxelena eta euskera batuaren oinarriak ezarri zituan.

Mende bat bete zan 2015ean Koldo Mitxelena jaio zanetik eta, mendeurrena ospatzeko, Errenteriako Udalak bere omenezko monumentu bat egitea erabagi eban. 2016kon lehiaketan 17 proiektu aurkeztu ziran eta epaimahaiak aho batez erabagi eban Ekain Olaizolaren 'Hitzen itzala' lanak merezidu ebala ohorea.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuagaz batera, Denis Itxaso Kultura, Turismo, Gaztedia eta Kiroletako Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatua; Jose Maria Guibert, Deustuko Unibersidadeko errektorea; Mikel Zalbide eta Lourdes Oñaederra euskaltzainak; eta Jokin Azkue HABEko zuzendaria izan dira. Julen Mendoza Errenteriako alkatea be ekitaldian izan da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu