Blogetan lehiaketako finalistak nortzuk diran argitu dau Azkue Fundazinoak

Bizkaie! 2017-03-15 08:34   Euskerea berbagai

Euskerazko blogen lehiaketa horretara 129 blog aurkeztu dira eta finalerako hamabi aukeratu ditue, lau kategoriatan banatuta.

Azkue Fundazinoak eta Argia astekariak antolatu dabe Blogetan lehiaketearen bigarren edizino hau, euskerazko blogik onenak aukeratzeko asmoz. Lehiaketea aurrera doa eta, epaimahaiaren eta publikoaren eretxia jakinda, finalerako hamabi aukeratuak zeintzuk diran erabagi dabe antolatzaileek. Hilabeteko epea izan dabe erabiltzaileek gustuko blogaren aldeko botua emoteko, webgunearen eta twitterren bidez.

Epaimahaian, ostera, honeek dagoz: June Fernandez blogari ohia eta Pikara Magazine aldizkariaren sortzailea; Joxe Rojas blogaria eta teknologia barrietan aditua; Zuzeu agerkari digitaleko Urko Uranga; Argiako kideak; eta Azkue Fundazinoko teknikari bi.

Aurkeztu diran 129 blogei jagokenez, Azkue Fundazinoak nabarmendu dau aniztasun handia egon dala, gai askotako blogak egon dira lehian. Kulturearen inguruko kategorian aurkeztu dira gehien, 58. Astialdiaren arloan 27 izan dira eta Gizarte eta Politika kategorian, 21. Amaitzeko, Zientzia eta Teknologia alorrekoak 23 izan dira.

Behin hamabi finalistak ezagututa, kategoria bakotxeko hiru, epaimahaiaren ardurea izango da irabazleak aukeratzea. Martiaren 30ean Bilbon egingo dan jardunaldian banatuko dira sariak.

Honeek dira Blogetan lehiaketako finalistak:

-Kulturea: Iparraldeko neska; Berbaratza; Ikusi makusi... zer ikusi?

-Gizartea eta politikea: Etzi pm; Baloreak baloratzen; Hitzak airean.

-Astialdia: Taxoareko hitza; Game erauntsia; Kaixomaitia.

-Zientzia eta Teknologia: Iparra; Sarean; Naturzalia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu