Euspot, euskerazko spoten lehiaketea, martxan da

Bizkaie! 2017-02-09 08:04   Euskerea berbagai

Sortzaile euskaldunak publizidadearen eta ikus-entzunezkoen mundura hurreratzeko helburuagaz, seigarrenez antolatu dabe Euspot. Aniztasuna da aurtengo gaia.

2017a hasita dagoan ezkero, Euspot lehiaketearen aurtengo edizinoa be martxan dago. Gaur goizean Donostian egindako ekitaldi baten aurkeztu dabe Mondragon Unibersidadeak, Aretxabaletako Udalak, Arteman enpreseak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Arizmendi ikastoleak.

Euskerazko spot edo iragarkiak sortzea da lehiaketearen funtsa. Parte-hartzaileak bakarrik zein taldeka aurkeztu leitekez. Ikus-entzunezko formatuaren teknikak lantzeko aukera parebakoa dala dinoe antolatzaileek. Helburua da, sortzaile euskaldunak publizidadearen eta ikus-entzunezkoen munduagaz hartu-emonean ipintea.

Aurtengo gaia aniztasuna da, aniztasunak aberastu egiten gaitu leloa asmau dabe 6. edizino honetarako. Gai edegia eta mamitsua da, hausnarketarako bidea emoten dauena, antolatzaileen esanetan. 20-30 segundo bitarteko spot baten bidez aniztasunaren balioa erakutsi beharko dabe parte-hartzaileek, idea original, deigarri eta erakargarri bategaz. Lanak euskerazkoak izan beharko dira. 

Lanak aurkezteko epea apirilaren 26an amaituko da. Hainbat sari egongo dira (nagusia, Mondragon Unibersidadekoek egindako spot onena, publikoarena...), guztira 2.250 euro banatuko ditue saritan. Sari nagusiaren irabazlearentzat 1.000 euro izango dira. Sariak emoteko ekitaldia maiatzaren 11n egingo dabe.

Lehiaketearen oinarriak, hemen.

Aurkezpenaren une bat (argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu