'Korrikaren urtemuga-jaia' ospatuko da zezeilaren 11n Irunen
2017-01-17 12:34 Euskerea berbagaiKorrikaren edizino biribila izango da aurtengoa, hogeigarrena hain zuzen. Horregaitik, ospakizun berezia egingo dabe Irungo Ficoban, AEK-k azaldu dauenez.
1980ko zemendiaren 29an hasi zan lehenengo Korrika eta, ia 37 urte geroago, 20. edizinoaren txandea izango da, aurtengo martiaren 30etik apirilaren 9ra. Horren emoitza oparoa ekarri dauen ekimena sortu eben aitzindariak omentzeko eta zenbaki biribila ospatzeko, sorpresaz betetako bazkaria agindu dau AEK-k zezeilaren 11rako.
Korrikaren idea zoroa mahai baten inguruan egindako hainbat bileratan hasi ei zan gauzatzen, eta esan leiteke otordu baten emon jakola behin betiko formea, azaldu dabe Korrikaren antolatzaileek ohar baten, horregaitik, urtemuga-jaiaren ardatza bazkari berezi bat izango da, ezohiko otordua, sorpresaz betea.
Korrikaren urtemuga-jaia zezeilaren 11n, zapatua, Irungo Ficoba erakustazokan egingo dabe, jente ugari batzeko moduko leku zabal baten. Eguerdiko 13:00etan hasiko dira ekitaldiak eta 19:30ak bueltan amaitu, Korrikaren errepaso historikoagaz.
Ekitaldian parte hartzeko izena emon behar da, Korrikaren webgunearen bidez. Antolakuntza-lanak errazteko, urtarrilaren 31 orduko emon beharko da izena. Parte hartzeko 20 euro ordaindu behar dira.
Korrika maite dogunon topalekua izango da, dinoe antolatzaileek. Horregaitik, dei egin dabe Irungo jaian parte hartzera. Bideoa be egin dabe, jentea animetako (ikusi hemen).
2017/02/11 13:00
Irungo FicobanErantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!