Irudimena sormen lehiaketea martxan ipini dabe EKEk eta Azkue Fundazinoak

Bizkaie! 2015-10-05 17:54   Euskerea berbagai

Irudimena lehiaketea Ipar Euskal Herriko Euskal Kultur Erakundearen eta Bizkaiko Azkue Fundazinoaren alkarlanari esker sortu da. Datozan asteetan bosgarren ekitaldia egongo da martxan eta aurten, jantzea izango da oinarria. Izan be, euskal jantza tradizionalagaz lotutako soinu batetik abiauta sormen lanak aurkeztu beharko ditue parte-hartzaileek. Zemendiaren 15era arteko epea dago horretarako. Sei sari egongo dira.

Irudimena lehiaketea Ipar Euskal Herriko Euskal Kultur Erakundearen eta Bizkaiko Azkue Fundazinoaren alkarlanari esker sortu da. Datozan asteetan bosgarren ekitaldia egongo da martxan eta aurten, jantzea izango da oinarria. Izan be, euskal jantza tradizionalagaz lotutako soinu batetik abiauta sormen lanak aurkeztu beharko ditue parte-hartzaileek. Zemendiaren 16ra arteko epea dago horretarako. Sei sari egongo dira.

Irudimenako antolatzaleek bederatzi audio ipini ditue entzungai euren webgunean. Horreetako bat aukeratu eta beragaz lotutako sormen lan bat egin beharko dabe parte-hartzaileek. Hatan be, beste soinu barri bat, euskerazko testu bat edo irudi bat sortu beharko ditue. Soinuari jagokonez, edozein muetatakoa izan leiteke, hau da, musikea, kantua, nahasketak eta abar. Testua aukeratu ezkero, bertsoz, prosaz zein beste edozein formatan aurkeztu ahal izango da, baina euskeraz izan beharko dau. Irudiari jagokonez, marrazkiak edo antzekoak izan beharko dabe.

Sormen lana oinarritzeko soinu guztiak jantzakaz lotuta dagoz. 'Irudimena dantzan' leloa erabiliko dabe aurtengo lehiaketan. Dantzan.eus webgunetik hartu ditue Irudimenako antolatzaileek. Ainhoarrak, Larrain-jantzea, Mutil-jantzak, Txantxoak, Bralea, Hegi, Oilasko-biltzea, Erregelak eta Pipaon eta Villabuenako Paloteadoak dira aukeran dagozan bederatzi soinuak.

Kategoria bakotxean (soinua, irudia eta testua), sari bi egongo dira. Erosketa bonuak emongo deutsez irabazleei. Zemendiaren 15a orduko bialdu behar da sormen-lana. Horretarako, formulario hau ipini dabe eskura.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu