'Denok euskaraz' programea abian ipini dau Barakaldoko Udalak, umeei eta familiei zuzenduta

Bizkaie! 2015-10-02 11:17   Euskerea berbagai

Astialdian euskerearen erabilerea handitzeko eta sendotzeko asmoz, Barakaldoko Udalak martxan ipini dau 'Denok euskaraz' izeneko egitasmoa. Lau eta zortzi urte bitarteko umeei eta hareen familiei zuzendutako programea da. Bariku guztietan, abendura arte, familientzako tailerrak egongo dira Clara Campoamor zentroan eta Gurutzetako kultur-etxean, ume eta gurasoek astialdia euskeraz pasetako aukerea euki daien.

Ordu eta erdiko saioak izango dira, dobakoak. Barakaldoko familiek bertara joan ahal izango dabe, euskeraz olgetan eta ekintza ludikoak egiten. Parte hartzeko ez da beharrezkoa euskeraz ondo-ondo jakitea. Barakaldoko Udalak azaldu dauenez, euskeraz berba egiteko borondatea eukitea baino ez da behar, bakotxak dakiena aportau daian.

Barakaldon, gero eta ume eta gaztetxu gehiagok dakie euskeraz. Lau eta zortzi urte bitarteko herriko umeen % 94 B edo D ereduan dagoz eta, beraz, euskerea hurreko hizkuntzea da eurentzat. Horregaitik, 'Denok euskaraz' egitasmoaren bidez, Barakaldoko Udalak espazioak eskaini nahi deutsez familiei euskerea ikasgelako testuingurutik atara eta astialdian be erabili daien. Erabilerea bultzatzea da asmoa. Bide batez, helburu horretan familiak inpliketea be bada helburuetako bat.

Tailerrak bariku guztietan egingo dira, urriaren 2an hasi eta abenduaren 11ra arte. Clara Campoamor zentroan eta Gurutzetako kultur-etxean izango dira saioak. Dobakoak dira, baina aurretiaz izena emon behar da. Apuntetako edo informazino gehiago batzeko, helbide elektroniko hau ipini dau Udalak Barakaldoko familien esku: euskera@barakaldo.org

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu