Kontsumitzaile eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideak bermatzeko ekimenak aurkeztu ditue Bilbon

Bizkaie! 2015-09-09 15:28   Euskerea berbagai

Aurkeztutako ekimenen artean, besteak beste, Eusko Jaurlaritzeak dobako itzulpen zerbitzua eskainiko dau 123/2008 Dekretuak ukitzen dituan enpresa eta saltokientzako.

Patxi Baztarrikak, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, Itziar Epalzak, Merkataritza eta Turismoko sailburuordeak eta Xabier Legarretak, Kontsumobideko zuzendariak, prentsaurrekoa eskaini dabe gaur Bilbon Eusko Jaurlaritzeak kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideen alorrean, merkataritza eta konsumo nahiz zerbitzuen prestakuntzeagaz lotutako sektoreakaz batera, aurrera eroango dituan ekimenen barri emoteko.

Gaur goizeko prentsaurrekoaren aurretik bilera bat egin da, eta han, Eusko Jaurlaritzeak merkataritza eta beste zenbait sektoreri ekimenen barri emon deutsie. Bilereak indarrean dagoan araudiaren -6/2003 Legea, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuarena, eta 123/2008 Dekretua, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Hizkuntza Eskubideei buruzkoa- betete mailan aurrera egiteko balio izan dau. Helburu hori bete ahal izateko, Eusko Jaurlaritzeak, merkataritza sektoreak eta zerbitzu eta konsumoagaz zerikusia daben sektoreek ekimen batzuk zehaztu ditue.

Eusko Jaurlaritzeak bere ekintzetan euskereari esleitzen deutson zeharkakotasuna kontuan hartuta, Hizkuntza Politikarako eta Merkataritza eta Turismoko sailburuordetzek eta Kontsumobidek euren indarrak batu ditue lankidetza bide hau merkataritza sektoreari eskaintzeko, beti be, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideak bermatzeko helburuagaz.

Honetarako, Eusko Jaurlaritzeak ekimen zerrenda bat aurkeztu dau aurten eta 2016an be ezartzeko; ondokoak dira ekimen horreetako batzuk:

- Eusko Jaurlaritzeak dobako itzulpen zerbitzua eskainiko dau 123/2008 Dekretuak ukitzen dituan enpresa eta saltokientzako.

- Eusko Jaurlaritzeak lankidetza hitzarmen bat bultzatuko dau Gobernuaren eta enpresen artean konpartiduten dan konpromisoa batuko dauena, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideak bermatuak geratu daitezan. Hitzarmen hau merkataritzako enpresa eragileakaz sinatuko da.

- Aldi berean, lankidetza ekonomikoa hobetuko da (lehenengo fasean, merkataritza enpresa eragileei zuzendutakoa) kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideak bermatzeko ekintzek sortzen dituen gastuetan merkataritza enpresa honeek laguntzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu