Ahoskerearen inguruko jardunaldia egingo dau Euskaltzaindiak urriaren 23an Donostian

Bizkaie! 2015-10-14 10:20   Euskerea berbagai

Jardunaldiaren helburua ahoskerearen ganeko gogoetea egitea izango da. Euskera batuak ahoskera estandarrik behar ete dauen, euskalkiek ahozko batuaren alboan ze leku bete behar daben eta beste galdera asko ipiniko dira mahai ganean. Euskaltzaindiaren Ahoskera Batzordearen ekimenez antolatu da jardunaldia, urriaren 23an, eta batzorde horrek preparautako txostena aurkezteko be erabiliko da.

Jardunaldiaren helburua ahoskerearen ganeko gogoetea egitea izango da. Euskera batuak ahoskera estandarrik behar ete dauen, euskalkiek ahozko batuaren alboan ze leku bete behar daben eta beste galdera asko ipiniko dira mahai ganean. Euskaltzaindiaren Ahoskera Batzordearen ekimenez antolatu da jardunaldia, urriaren 23an, eta batzorde horrek preparautako txostena aurkezteko be erabiliko da.

Donostiako Luis Villasante Euskararen Ikergunean izango da Ahoskera Jardunaldia, urriaren 23an, goizeko 9:00etatik 14:30era. Miren Azkaratek, Iñaki Caminok, Julia Marinek eta Joao Velosok berbaldi bana eskainiko dabe. Akademiaren Ahoskera Batzordeak landutako txostena aurkezteko astia be egongo da.

1998an Euskaltzaindiak EBAZ plazaratu eban, Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua. Ahozko hizkera estandarra izateko jaio zan arau-moltso hori, hiztun guztien erreferentzia eta maila formalerako eredu izateko. Halandabe, eredu malgutzat jo eban akademiak, hau da, orain arteko hizkeren ordezkotzat baino, osagarritzat. EBAZ ez da euskara batua ahoskatzeko era bakarra eta are gitxiago euskalkiak ahoskatzeko modua, ohartarazo eban Euskaltzaindiak orduan. Ahoskera biziaz ganera erabili beharrekoa da, ez haren ordez.

EBAZ sortu zanetik ia 20 urte joan dirala eta, gogoetea egiteko unea dala uste dau Euskaltzaindiak eta horretara dator Donostiako jardunaldia. Gai ugari ipiniko ditue mahai ganean: Euskera batuak badauka ahoskera estandarrik? euskalkiek badaukie lekurik ahozko batuaren alboan? Zer da hizkera estandar bat? Ahoskerea irakatsi behar da? Ikasi leiteke ahoskerea? Holako galderak izango dira.

Ahoskera Batzordearen esanetan, euskerea zorionez bizirik dago eta horrek esan nahi dau hizkuntzea soinu be badala: Edade, bizileku, jatorri, egoera, eretxi eta lanbide desbardinetako hiztunen ahoetatik belarrietara dabilen soinua, hizkuntzearen arnasea dan hotsa. Faktore askok eragiten dabe ahoskeran, Euskaltzaindiaren arabera, eta horrek aztertuko ditue hilaren 23an.

Egitarau osoa, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu