Kilometroak 2015era bizikletaz joateko deia egin dabe antolatzaileek

Bizkaie! 2015-09-30 15:05   Euskerea berbagai

Kilometroak 2015ek bizikleta martxa bat antolatu dau datorren domekan, urriaren 4an, Usurbil inguruko herritarrak bizikletaz joan daitezan, Donostia eta Usurbil lotzen dituan bidegorria aprobetxauta. Idiazabalgo AMPO enpreseak babestu dau martxea, eta Rural Kutxak, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazinoak eta Kalapie bizikleta alkarteak lagundu dabe.

Kilometroak 2015ek bizikleta martxa bat antolatu dau datorren domekan, urriaren 4an, Usurbil inguruko herritarrak bizikletaz joan daitezan, Donostia eta Usurbil lotzen dituan bidegorria aprobetxauta. Idiazabalgo AMPO enpreseak babestu dau martxea, eta Rural Kutxak, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazinoak eta Kalapie bizikleta alkarteak lagundu dabe. Martxa girotua izango da eta, era berean, furgoneta batek lagunduko dau ibilbidean zehar.

Santuenean, gune bihurtua, bizikletak gordeteko aparkalekua izango da. Aurtengo Kilometroak antolatu dauen Udarregi ikastolako arduradunek adierazo dabenez, biztanleria handiko herriak ditu Usurbilek inguruan, besteak beste, Lasarte-Oria, Donostia eta Hernani. Ganera, Donostia eta Lasarte-Oria arteko falta zan bidegorri zatia egin dabe, eta egun, Donostiatik Zubietaraino bizikletaz joan daiteke bidegorriari esker.

Behin Zubietara heldukeran, Zubieta eta Santuenea -Usurbilgo auzoa- lotzen dituan bidea dago, eta hori da, hain zuzen be, domekan erabiliko dana Donostialdeko herrietatik jentea bizikletaz joan daiten Gipuzkoako Ikastolen jaira. Bidea trafikoari zarratuta egongo da.

Donostia-Añorga-Urbil-Lasarte-Oria-Zubieta-Usurbil (Santuenea auzoa) ibilbideak 14 kilometro ditu, eta erabat laua da. Ganera, ez da ibilbide bakarra. Uriburua Oiartzun, Lezo, Orereta eta Pasaiagaz bidegorriz lotuta dago, eta ibilbidea herri horreetatik luzatu daiteke.

Donostiako Alderdi Ederren izango da batzeko eta abiatzeko puntua, 09:30ean. Antolakuntzako bi persona joango dira martxearen buru eta beste bi persona martxearen atzealdean. Hasiera ordua eta ibilbidea jakinda, nahi dan lekuan batu daiteke martxara.

Martxearen segurtasuna bermatzeko, Donostiako Udaltzaingoak lagunduko dau uriburutik Errekalderaino; Errekaldetik Zubietaraino, Lasarteko Udaltzaingoak izango dira. Boluntario lanetan, barriz, antolaketan zein martxan bertan, Kalapie txirrindularien alkartea izango da. Itzulerea norberaren ardurea izango da, eta antolakuntzak bidegorritik egitea gomendatzen dau.

Aparkaleku zerbitzuaren ordutegia 09:00etatik 19:30era arte izango da, erabili behar diran bideak eta errepideak 20:30erako zabalik egon behar dabelako. Bizikleta jaubeak bizikletea identifiketan dauen kodea jasoko dau, eta bizikletea aparkalekutik jasoteko ezinbestekoa izango da hori erakustea. Zerbitzua zarratukeran, oraindino bizikletak jaso barik badagoz, Usurbilgo udaltzainen esku geratuko dira, eta hurrengo egunetan jaso ahal izango dira.


Urriaren 4an, Kilometroak 2015 Usurbilen

Udarregi Ikastoleak antolatuta, Gttunk lepamean egingo da aurten Kilometroak, Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia Usurbilen. Bost kilometroko ibilbidea eta bost gune atondu ditue eta urtero legez, egitarau potoloa izango da; kontzertuak (Betagarri, Eskean Kristo, Labrit, Espaloian, Joseba B. Lenoir...) jantzak (Oreka Tx, Aukeran Dantza Taldea...) zein umeentzako ekitaldiak ez dira faltako.

Mariaje Imaz, Udarregi ikastolako zuzendariak jakinarazo dauenez, domekan batuko dan dirua hezkuntza sistema barria sustatzeko eta eraikin barria egiteko erabiliko da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu