Igorreko Euskerearen Egunean euskal literaturea izango dabe ardatz

Bizkaie! 2015-09-15 18:11   Euskerea berbagai

Urriaren 19an egingo da Igorreko Euskerearen Eguna, Inbiu izenekoa. Euskerazko liburuak irakurteko zaletasuna bultzatzea izango da aurtengo helburuetako bat. Horretarako, nork bere etxean daukazan liburuak plazara atara eta trukea egiteko deia zabaldu dabe. Ginkanea antolatu dabe, hori be literaturearen inguruko gaiakaz. Ondo pasetako eta jan-edanetarako tartea be ez da faltauko.

Irailaren19an egingo da Igorreko Euskerearen Eguna, Inbiu izenekoa. Euskerazko liburuak irakurteko zaletasuna bultzatzea izango da aurtengo helburuetako bat. Horretarako, nork bere etxean daukazan liburuak plazara atara eta trukea egiteko deia zabaldu dabe. Ginkanea antolatu dabe, hori be literaturearen inguruko gaiakaz. Ondo pasetako eta jan-edanetarako tartea be ez da faltauko.

Aurten 15. ekitaldia beteko dau Igorreko Inbiu Euskerearen Egunak. Holan, Euskal literaturaz gozetako egun izentau dabe irailaren 19a, zapatua. Euskaraz bizi nahi dut lelodun kamisetak eroateko deia egin dabe antolatzaileek. Ekitaldiak goizeko 11:30etan hasiko dira, Kultur Etxeko plazan. Herriko umeak arduratuko dira ekitaldia zabaltzeaz. Bertso-antzeztua egongo da plazan bertan.

Ginkanea izango da eguneko ekitaldi nagusietako bat. Eguerdiko 12:00etan hasiko da eta, gehienez be, bost laguneko taldeek parte hartu ahal izango dabe. Igorreko Euskara Planeko arduradunek azaldu dabenez, literatur zaletasunaren aldeko aldarria ludikotasunagaz lotu nahi izan dabe joku horren bidez. Herriko bost gunetatik pasau beharko dabe ginkanako parte-hartzaileek eta euskal idazleei buruzko galderak erantzun beharko ditue. Parte hartu nahi daben taldeek hilaren 18ra arteko epea daukie Kultur Etxean izena emoteko.

Beste alde batetik, Liburutruk egingo dabe. Ekimen horri esker, igorreztarrek etxean daukiezan liburuak eroan ahal izango ditue eta trukean beste bana jasoko dabe. Holan, irakurteko ohiturea zabaldu nahi dabe eta euskerazko literaturea bultzatu.

Literatura kontuez aparte, Igorreko Euskerearen Egunean herri-bazkaria egongo da 15:00etan, poteoa amaitu eta gero. Arratsaldeko 17:00etan flash-moba egingo dabe eta 18:30ean erromeria hasiko da, Jokaldigaz. Eguna amaitzeko, txokolatadea eta bizkotxoak egongo dira danentzat, 20:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu