Esaera Zaharren Sopelako Txapelketea apirilaren 25ean izango da

Bizkaie! 2015-04-20 11:44   Euskerea berbagai

Izen-emateak 10 euro balio dau taldeko, eta bazkariak 20 euro personako. Izena emoteko edo informazino gehiago jasoteko, deitu telefonoz (618 57 44 45 / 695 77 40 15), edo bialdu mezua posta elektronikoz (aitor-f@aek.org) apirilaren 20a baino lehen, izan be, izena emoteko epea apirilaren 20an amaituko da.

Sopelako AEK aspaldi hasi zan Esaera Zaharren Txapelketea antolatzen; holan, 22 urte beteko dau aurten lehiaketeak. Bertsoak eta atsotitzak alkartzea eta primeran pasetea da ekitaldiaren oinarria. Bi saio ditu: lehen fasea goizean izango da, herrian zehar; bigarrena (finalerdiak eta finala), Sopelako Ander Deuna ikastolan, herri-bazkariaren ostean. Txapelketan taldeka hartzen da parte: 2-4 kide, 16 urtetik gorakoak. Bertsoak zein esaerari jagokozan asmau behar dira. Bertsolariek hainbat bertso botako ditue, eta taldeek asmau beharko dabe zein esaera zaharrari jagokon bertso bakotxa. Bertsoak, goizean, Algortako Bertso Eskolearen ardurea izango dira; arratsaldean, barriz, Nerea Ibarzabal eta Aitor Sarriegi ibiliko dira bertsotan.

Aitatu atsotitz edo esaera zahar horreek 100eko zerrenda batean dagoz, aurretiaz ikasteko (erantsita). Izan be, txapelketan ezin izango da esaeren zerrendea eskuragarri izan. Hori bai, ez dago esaerak edozein modutara esaterik, zerrenda ofizialean agertzen diran modu berean (berbaz berba) adierazo behar da esaera bakotxa.

Izen-emateak 10 euro balio dau taldeko, eta bazkariak 20 euro personako. Komenidu da dirua aurretik sartzea kontu honetan: 3035 0196 73 1961090811 (Laboral Kutxa), taldearen edo kideren baten izena adierazota. Izena emoteko edo informazino gehiago jasoteko, deitu telefonoz (618 57 44 45 / 695 77 40 15), edo bialdu mezua posta elektronikoz (aitor-f@aek.org) apirilaren 20a baino lehen, izan be, izena emoteko epea apirilaren 20an amaituko da.

Info+: 618 574 445 / 695 774 015

jose-p@aek.org /aitor-f@aek.org

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu