Euskalzaleen Topaguneak Topaldia egingo dau urtarrilaren 21ean Durangon

Bizkaie! 2015-12-21 13:13   Euskerea berbagai

Euskalgintzan dabilzanen aktibazinoa aztertuko dabe Topaldiaren 13. ekitaldian, Euskalzaleen Topaguneak aurreratu dauenez. Landako gunean egingo dabe topaketa hori, urtarrilaren 21ean, aditu ugariren parte-hartzeagaz. Holan, askotariko ikuspuntuak entzun ahal izango ditue bertaratzen diran euskalzaleek.

Euskalgintzan dabilzanen aktibazinoa aztertuko dabe Topaldiaren 13. ekitaldian, Euskalzaleen Topaguneak aurreratu dauenez. Landako gunean egingo dabe topaketa hori, urtarrilaren 21ean, aditu ugariren parte-hartzeagaz. Holan, askotariko ikuspuntuak entzun ahal izango ditue bertaratzen diran euskalzaleek.

Euskalzaleen aktibazioa 21. mendean: autoeraketa, ahalduntzea eta performatibitatea izenburua ipini deutsie topaketearen 13. edizinoari. Izan be, gai nagusia euskalzaleen aktibazinoa izango da, hainbat ikuspegitatik aztertua. Euskalzaleen komunidadea garatzeko giltzarriak topetea izango da helburua. Berbaldiak eta mahai inguruak egingo ditue batez be, baina euskerearen inguruko ekimen batzuk ezagutzeko aukerea be egongo da.

Goiz eta arratsaldeko jardunaldia izango da Topaldia. Bost bloketan banatuko ditue edukinak: Lehenengo blokea, Autoeraketa izenburuduna, autonomia eta mobimentua aztertzeko erabiliko dabe, Joxemi Zumalabe Fundazinoko kideen eta Topagunearen Hondarribia eta Elgoibarreko ordezkarien eskutik. Bigarren atalean hizkuntzearen ganeko diskursoak aztertuko ditue, Iñaki Martinez de Lunaren eta Mikel Ozaitaren berbaldi banagaz.

Ondoren, ahalduntzea eta aktibismoa landuko dira, normalizazinoaren esparruan. Lorea Agirrek eta Jasone Mendizabalek hartuko dabe atal horren gidaritzea. Laugarren atalean, ostera, euskerearen inguruko ekintza performatiboez gehiago jakin ahal izango da. DEMO mobimentuaren ekintzak eta Lutxo Egiaren Transitoak izeneko esperientzia azalduko ditue. Amaitzeko, Txerra Rodriguezek zuzendutako mahai-ingurua egongo da topaketearen bosgarren atalean.

Topaldian parte hartzeko izena emon behar da urtarrilaren 18a baino lehen. Egitarau osoa hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu