Elgoibarko euskerearen ondarea sarean: elgoibarreraz.eus

Bizkaie! 2016-01-15 13:31   Euskerea berbagai

Bart aurkeztu dabe Elgoibarko Udalaren Gotzon Garate bekea jaso eta Gotzon Barandiaran larrabetzuarrak egin dauen lana: elgoibarreraz.eus web-ataria. Bekearen ikerketa esparrua euskerearen ezagutzea, erabilerea eta kalidadea dira. Euskara arloko ikerketea sustatzeaz gan, idazle eta euskaralari elgoibartarra omentzea ditu helburu.

Bart aurkeztu dabe Elgoibarko Udalaren Gotzon Garate bekea jaso eta Gotzon Barandiaran larrabetzuarrak egin dauen lana: elgoibarreraz.eus web-ataria. Bekearen ikerketa esparrua euskerearen ezagutzea, erabilerea eta kalidadea dira. Euskara arloko ikerketea sustatzeaz gan, idazle eta euskaralari elgoibartarra omentzea ditu helburu.

Elgoibarko euskerearen ondarea gizarteratzeko egitasmoa edo euskarria prestatzea izan da oraingo beka deialdiaren asmoa. Ondare hori jasotea eta gordetea garrantzitsua dalako batetik, Udalari jagokolako horretarako baliabideak jartea, eta danon eskura egongo dan ondare bizia izatea nahi dabelako.

elgoibarreraz.eus web-atariaren helburua da herriko euskerearen ondarea, orain arte egin eta bakotxa webgune batean jasotakoa –Elgoibarko euskerea, toponimia, Ahotsak ahozko ondarea, kronika zaharrak eta Elgoibartarren esanetan– atari batean batzea arloka sailkatuta, eta webgune guztiak alkarren artean lotuta, edukien arteko loturak eginez. Holan, klik bakarrean, herriko euskerearen ondarea eskura izango dabe elgoibartarrek eta beste edozeinek erabilteko moduan jarri dabe.

Ondokoak jaso ditue: herriko berbetia batzen dauen Jesus Mari Makazagaren Elgoibarko euskara; herritar adinekoen testigantzak eta berbetia jasoten dituan Jabi Leon kazetariaren Elgoibartarren esanetan egitasmoa; ahozko ondarea jaso eta digitalizetako Badihardugu alkartearen Elgoibarko ahotsak proiektua; Dijitalidadea enpreseak jaso eta digitalizatu dituan herriko kronika zaharrak, Nerea Alaba eta Amaia Pinachok batu daben Elgoibarko toponimia eta horren barruan kokatu den Elgoibarko Paleotoponimia, Pello Arrieta eta Javier Elorza historialariek jaso dabena.

Lanaren egilea, Gotzon Barandiaran, Euskal Filologian lizentziatua da, eta euskera teknikari lanetan ibilitakoa. Euskal idazle eta kulturgilea be bada, eta arlo horreetan ondarea berreskuratzen, digitalizetan eta zabaltzen eskarmentu handikoa.

Egilearen esanetan, Elgoibarren kasuan oso nabarmena zan luzaroan Udala eta herria ibili dirala euskereagaz eta kultureagaz zerikusia eban ondarea batzen, baina sakabanatuta egoan. Ganera oso sasoi desbardinetan egindakoak ziranez formatuak be holakoak ziran, berbarako, Jabi Leonek egindako Elgoibartarren esanetan webgunean, programazinoa eguneratu egin behar zan edo Jesus Mari Makazagak egindako lana, ikerketa akademikoa zan eta hori dana web logika batera ekarri dot, edukiak klikagarri egin eta batzuk besteakaz lotu ditut.

Ataria egitean Gotzon Barandiaranek erabiltzaileak hartu ditu kontuan. Edozein elgoibartarrentzat funtzionalidade aldetik oso erraza da, internet askorik ezagutzen ez dauenak be oso erraz erabiltekoa, oso klik gitxi eginda heltzen baita edukietara. Beste erabiltzaile batzuk dira euskaltzaleak, euskerea edo euskal kulturea lan tresna daukienak edo historia zaleak, Elgoibarko historia hor baitago eta euskeraz kontatua ganera. Profesionalentzat be egunerokorako tresna oso erabilgarriak dagoz.

Horri guztiari diseinu nahiko erakargarria egokitu deutso edukiak zutabe eta koloreka desbardinduz. Webgune bakotxak badauka bere kolorea, bere identifikagarritasuna. Bestalde, nahiko dinamikoa da erabiltzailea sartzen dan bakotxean lehen orriko edukiak automatikoki barritu egiten baitira.

Herri gehienek egin beharko leukien gauza bat dala uste dau Barandiaranek: Ondarea jaso eta ahal izan ezkero atari batean batu. Herri askotan dago ondare aberatsa urte askoan gordea, baina oso sakabanatuta, beraz, herritarrak eta erabiltzaileak oso gatx dauka horren ikuspegi orokor bat eukiteko. Elgoibarren kasua aitzindaria da, ez dago Euskal Herrian Udalik holako lana egin dauenik eta desiragarria litzateke herri guztietan egitea gure ondarea ez daiten galdu. Ataria prest danez, Udalak dei egin deutse herritarrei bertan sartu daitezan, orain arte ezezagunak zituen gure herriko kontu zaharretatik gauza barri asko ikasi ahal izango dituelako.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu