'Euskerea bizibarritzeko erronkak' mintegian ekarpenak egiteko epea, hilaren 18ra arte
2016-01-12 17:28 Euskerea berbagaiEuskerea bizibarritzeko erronkak aztertzeko mintegian parte hartzeko deia zabaldu dau Euskaltzaindiak. Mintegia 2016ko zezeilaren 12an egingo da eta Akademiak jentearen esku hartzea bultzatu nahi dau. Hori dala eta, alkarte, erakunde eta norbanakoei deia luzatu deutse bertan parte hartu deien.
Euskerea bizibarritzeko erronkak aztertzeko mintegian parte hartzeko deia zabaldu dau Euskaltzaindiak. Mintegia 2016ko zezeilaren 12an egingo da eta Akademiak jentearen esku hartzea bultzatu nahi dau. Hori dala eta, alkarte, erakunde eta norbanakoei deia luzatu deutse bertan parte hartu deien. Berbaldi, komunikazino edota iradokizunak egiteko epea urtarrilaren 18ra arte egongo da zabalik.
Behin ekarpen guztiak batuta, Euskaltzaindiaren Sustapen batzordeak mintegiaren egitaraua atonduko dau eta urtarrilaren azken astean ezagutarazoko dau. Esan bezela, mintegia zezeilaren 12an egingo da.
Jakina danez, Patxi Saez Azpeitiko Euskera Patronatuaren zuzendariak eskari zuzena egin eutson Euskaltzaindiari: azken 50 urteotan indarrean dagoan euskerearen paradigmea aldatzeko prozesuan gidaritzea hartu daian, hain zuzen be.
Hola, bada, euskal eragile eta euskaltzaleen ikuspuntua ezagutzea garrantzitsutzat jo dua Akademiak eta ahalik eta eretxi gehien entzuteko aukerea izateko, zezeilaren 12ko mintegia antolatu dau.
Kontuak kontu, ekarpenak info@euskaltzaindia.eus helbidera bialdu daitekez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!