Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunidadeak jaso dau aurtengo Euskara saria, Hau Pittu Hau konparsearen eskutik

Bizkaie! 2014-08-19 11:12   Euskerea berbagai

Euskerearen normalizazino eta sustapenerako egindako lana saritzeko asmoz, Hau Pittu Hau konparseak Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunidadeari emon deutso aurtengo Euskara saria, Bilboko Aste Nagusian, konparsearen eta Uemaren helburua berbera baita, hau da, Euskal Herri euskalduna lortzea.

'Euskera' agerkariaren aholku batzordeak sei kide barri ditu

Bizkaie! 2014-07-30 12:02   Euskerea berbagai

Mixel Aurnague, Martine Berthelot, Martin Haase, Jose Ignazio Hualde, Xabier Itzaina eta Jon Landaburu dira Euskaltzaindiak argitaratzen dauen Euskera aldizkariaren aholku batzordeko kide barriak. Agerkariaren Idazketa batzordeak proponidu zituan, eta Akademiaren Osoko bilkureak onartu.

'Nafarroako ipar-mendebaleko hizkeren egitura geo-linguistikoa' liburua sarean ipini dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2014-07-29 11:09   Euskerea berbagai

Amaia Apalauzak idatzitako Nafarroako ipar-mendebaleko hizkeren egitura-geolinguistikoa beharra Euskaltzaindiaren webgunean irakurgai dago daborduko. Liburua Akademia eta Nafarroako Gobernuaren artean sustatutako Mendaur bildumearen 10. zenbakia da.

'Humboldt: Selected Basque Writings' lana argitaratu dabe Bizkaiko Foru Aldundiak eta Renoko Euskal Ikasketen Zentroak

Bizkaie! 2014-07-24 11:30   Euskerea berbagai

Iñaki Zabaleta Gorrotxategik atondu dau Wilhelm von Humboldten testuen antologia, Basque Classics Series bildumako bederatzigarrena. Renoko Euskal Ikasketen Zentroak euskal kulturea AEBetan hedatzeko eta sustatzeko bultzatzen dauen programearen barruan dago saila.

Euskerearen aurrekontuek, 'egokiak izan daitezan', aurrekontu osoaren %2 gainditu behar dabela dino Kontseiluak

Bizkaie! 2014-07-18 15:03   Euskerea berbagai

Euskerearen normalizazinoari behar dauen bultzadea emoteko lau alor nagusitan egin behar da aurrera. Alde batetik, euskerearen aldeko herri gogoa indartu behar da; bigarrenez, arkitektura juridikoaren egokitzapena behar da arauak gaurkotzeko eta hutsuneak beteteko; hirugarrenik, plangintza eragingarriak abiatu behar dira; eta azkenik, diru inbersinoak handitu behar dira.

Ertzaintzearen lehenengo Euskerearen Erabilera Plana aurkeztu jake sindikatuei

Bizkaie! 2014-07-17 13:17   Euskerea berbagai

Bost urteko planak bere ekintzen artean dakar euskerea ikasteko liberautako ertzainen kopurua igotea. Gaur egun 25 dira, eta 2015. urtetik aurrera, Segurtasun Sailak euskerea ikasteko ikastaroetara 80 eta 100 persona bitartean joan daitezala nahi dau.

Ipar Euskal Herrian euskerea sustatzeko 1,6 miloe euro batu ditue EEPk eta Eusko Jaurlaritzeak

Bizkaie! 2014-07-16 12:44   Euskerea berbagai

Garbi dakigu bakarka ezin dauela inork aurrera egin. Danok dogulako danon preminea. Euskereak danon preminea dauelako. Danok dogulako euskerearen preminea, gero eta gizarte elebidunago bat eregiteko ahaleginean, baita Iparraldean be. Lankidetza horren emoitzea da, hain zuzen, gaur Euskerearen Erakunde Publikoaren eta Eusko Jaurlaritzearen ordezkariok aurkezten dogun ebazpena, azaldu dau Baztarrikak.

Bizkaiko Aldundiak 355.000 euroko diru-laguntzinoa emongo deutso Euskaltzaindiari

Bizkaie! 2014-07-15 14:02   Euskerea berbagai

Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak Eusko Jaurlaritzearen, foru aldundien eta Euskaltzaindiaren arteko 2010-2013 aldirako esparru hitzarmenaren indarraldia 2014an luzatzea onetsi dau, eta holan, foru erakundeak 355.000 euroko diru-laguntzinoa emongo deutso Akademiari.

Automobilgintzako Hiztegia aurkeztu dabe gaur

Bizkaie! 2014-07-08 15:15   Euskerea berbagai

Automobilgintzako 2.637 kontzeptu batzen ditu hiztegiak, 16 alorretan sailkatuak, eta Interneten konsultau daiteke oso-osorik. Gaur goizean aurkeztu dabe proiektua, Zornotzako Automotive Intelligence Centeren.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Udan makinatxu bat aukera euskerea ikasteko

Bizkaie! 2014-06-30 17:30   Euskerea berbagai

Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak, batetik, goraipatu egin dau euskaldun barriek euskereari eta hizkuntza bizikidetzeari egiten deutsien ekarpena; eta, bestetik, euskal hiztunei erabilerearen aldeko mezua luzatu deutse: euskerea gogotik eta bihotzetik ezpanetara eroatea da euskereari egin geinkion mesederik handiena.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Gasteizko Udalak eta Euskaltzaindiak aurtengo lankidetza hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2014-06-27 15:52   Euskerea berbagai

Gasteizko Udalaren eta Euskaltzaindiaren arteko alkarlanaren emoitza behinena Gasteizko Toponimia ikertzeko egitasmoa da eta holan azpimarratu dabe gaur bi erakundeotako buruek.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Euskerazko lanbide heziketearen alde egingo da 2015eko Ibilaldian

Dabi Piedra Robledo 2014-06-27 15:24   Euskerea berbagai

Bilbon egingo da, maiatzaren 31n, datorren urteko Ikastolen Ibilaldia. Barrikuntza nagusia izango da, umeentzako ikastetxe batek antolatu beharrean, oraingoan lanbide heziketako zentro batek antolatuko dauela jaia. Izan be, Bilbo Zaharrean kokatutako Harrobia ikastetxea, Ikastolek bultzatutako proiektua da, lanbide heziketea be euskeraz egiteko aukerea emoteko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

335 miloe datozen urteotan euskerea sustatzeko

Bizkaie! 2014-06-25 10:31   Euskerea berbagai

Euskerearen Agenda Estrategikoak hiru helburu orokor ditu: euskerearen ezagutzea zabaltzea, erabilerea handitzea eta kalidadea hobetzea. Euskerearen kalidadeaz berba egiten danean, euskerearen komunikagarritasuna hobetzea esan nahi dau, hizkuntza biziago eta komunikagarriago bat lortzea, hain zuzen be.

Euskaltegiek euskerearen erabileran daukien egitekoa nabarmentzeko 'selfie' lehiaketea antolatu dau Getxoko Udalak

Bizkaie! 2014-06-23 17:57   Euskerea berbagai

Ikasleei eta herritar guztiei zuzenduta, euskerearen ikaste-prozesua eta erabilerea sustatzeko selfie lehiaketea egingo dabe Getxon, ikasturte barriari begira matrikuletearen garrantzia nabarmentzeko. Irudi onenak iraileko matrikulazino kanpainako kartelak eta esku-orriak egiteko.

'Gazteak, aisialdia eta euskara Ipar Euskal Herrian' liburua sarean ipini dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2014-06-23 14:31   Euskerea berbagai

Erramun Baxok ohorezko euskaltzainak eta Jean-Baptiste Coyos euskaltzain osoak idatzi dabe Gazteak, aisialdia eta euskara Ipar Euskal Herrian liburua, eta daborduko irakurgai dago Euskaltzaindiaren webgunean. Argitalpenak Euskararen Erakunde Publikoaren laguntzinoa izan dau.

Zaparrada ume konparsea sortu dabe Zenbat Gara eta Kurkuluxetan alkarteek

Bizkaie! 2014-06-20 11:14   Euskerea berbagai

Kurkuluxetan eta Zenbat Gara kultur alkarteek Zaparrada ume konparsea sortu dabe Algara konparsearen magalean, besteak beste, Bilboko Aste Nagusian euskeraz biziteko, berba egiteko eta ondo pasetako ume bilgunea eregiteko eta umeentzako gune erreferentziala bilakatzeko helburuakaz.

Joseba Intxaustik 'Euskara eta hizkuntzak, gizartean' argitalpena aurkeztu dau

Bizkaie! 2014-06-19 14:35   Euskerea berbagai

Euskerea eta hizkuntzen Historia Sozialaz 50 urtetan idatzitako artikulu-bildumea batu dau Joseba Intxausti historialari eta ohorezko euskaltzainak hiru liburukitan banatutako Euskara eta hizkuntzak, gizartean beharrean. Hain zuzen be, Euskaltzaindiaren Etxeberri Bilduma-ko 2., 3. eta 4. zenbakiak dira. Bilbon aurkeztu dau, Euskaltzaindiaren egoitzan.

43 miloe euro bideratuko ditu aurten Eusko Jaurlaritzeak euskerearen erabilerea indartzeko

Bizkaie! 2014-06-18 14:05   Euskerea berbagai

Euskerazko hedabideentzat 4,87 miloe euro bideratuko dira. Horrezaz gan, 180.000 euroko partida barri bat izango da, geheinbat gaztelaniaz diran hedabide idatzien edizino digitaletan euskerearen presentzia indartzeko.

Baxoa Euskeraz!

Bizkaie! 2014-06-16 10:56   Euskerea berbagai

Beste behin, Ipar Euskal Herriko ikasleei azterketak euskeraz pasetea garalarazoko jake, historia-geografia eta matematiketaz harago.

Iurretako Udalak 'Euskara betibizi' egitasmoa jarri dau martxan

Bizkaie! 2014-06-12 12:15   Euskerea berbagai

Herriko merkatarien eta ostalarien % 60 euskeraz jarduteko kapaz badira be alkarrizketen % 44 baino ez dira izaten euskeraz edo ele bietan. Idatzizko elementuei jagokenez (errotuluak, kartelak, oharrak, fakturak...), euskerearen erabilerea txikiagoa da, % 29.