Euskaldun barrien ekarpena nabarmendu dabe erakunde publikoek Euskerearen Eguneko adierazpenean

Dabi Piedra 2015-11-30 13:20   Euskerea berbagai

Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publiko nagusiek bat egin dabe Euskerearen Nazinoarteko Egunaren mezua zabaltzeko orduan. Abenduaren 3an ospatuko da egun hori eta aurten euskaldunbarriak euki ditue gogoan adierazpen instituzionalean. Euskereak joan diran hamarkadotan euki dauen aurrerakadea, neurri handi baten, hizkuntzea ikasi dabenei esker izan dala azpimarratu dabe erakundeetako ordezkariek.

Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publiko nagusiek bat egin dabe Euskerearen Nazinoarteko Egunaren mezua zabaltzeko orduan. Abenduaren 3an ospatuko da egun hori eta aurten euskaldunbarriak euki ditue gogoan adierazpen instituzionalean. Euskereak joan diran hamarkadotan euki dauen aurrerakadea, neurri handi baten, hizkuntzea ikasi dabenei esker izan dala azpimarratu dabe erakundeetako ordezkariek.

Eusko Jaurlaritzea, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aldundiak, EUDEL udalerrien alkartea eta Bilbo, Gasteiz eta Donostiako udalak egon dira adierazpen instituzionala irakurteko ekitaldian, Bilbon. Juan Mari Aburto uri horretako alkateak adierazo dau, Bilbok sekula be ez deutsala lepoa emon euskereari, batzuek kontrakoa esan eta nahi daben arren.

1989an ospatu zan lehenengo aldiz Euskerearen Eguna abenduaren 3an, modu ofizialean behintzat. Harrezkero, euskereak aurrerakada handia euki dauela gogoratu eragin dau Aburtok: Ezagutzan eta euskaldun izateko harrotasunean aurrera egin dogu, orain erabileran eragitea jagoku. Horretarako, erakunde guztien arteko alkarlana eta herritarren borondatea beharrezkoak izango dirala dino Bilboko alkateak.

Euskerearen azkenaldiko gorakadea, neurri handi baten, euskaldun barrien ahaleginari zor jakola azpimarratu dau Patxi Baztarrika Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordeak. Euskal Autonomia Erkidegoko euskaldunen % 42 euskaldun barriak dirala azaldu dau Baztarrikak. Horregaitik, aurtengo mezu instituzionala euskaldun barriei eskaini deutsie.

Euskaldun barriak behar doguz, aldatzen eta egokitzen ez dan hizkuntzea hil egiten dalako, ohartarazo dau Baztarrikak. Holan, euskerea ikasten dabilzanen euskerea inperfektua dan arren, hareen ekarpena euskerearentzako arnasea dala gogoratu eragin dau.

Euskalduntzean sakondu eta etorkizunean gizarte erabat elebiduna sortzeko deia be egiten da adierazpen instituzionalean, hori izango dalakoan hizkuntzak benetan askatasunez erabilteko bide bakarra. Euskereari ekarpen handia egin deutsen idazle bi be gogoan hartu ditu adierazpenak: Esteve Materra, 17. mendekoa, eta Gabriel Aresti, 20.ekoa.

Euskerearen Egunaren harira, adierazpen instituzionalaz gan, bestelako ekimen batzuk be martxan ipini ditue. Esate baterako, Jaurlaritzeak dei egin deutse lekuan lekuko erakunde guztiei, euskaldun barrien omenez txoko edo kaleren bati izena emoteko. Deialdi horri erantzuten hasi dira udal asko, baita Bizkaiko Foru Aldundia be: Bilbon, Foru Liburutegiaren aurreko iturriari euskaldun barrien omenezko izena ipiniko deutsie. Bestetik, abenduaren 3an ekitaldi nagusia antolatu dabe Donostiako Tabakalera gunean eta erkidegoko erakunde guztietako ordezkariak egongo dira han.

Baikortasunezko mezua zabaldu behar dala ganeratu dau Patxi Baztarrikak. Orain dala 30 urte, euskerearen biziraupena jokoan egoan; gaur egun, bizi indarra dauka jokoan gure hizkuntzeak, hazten eta sendotzen segidu behar dau. Autokonplazentzian jausi barik, egindakoagaz pozik egon behar dala adierazo dau sailburuordeak. Hori bai, etorkizuna konpromisoz beteta datorrela ganeratu dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu