Euskal Autonomia Erkidegoan, enpresen webguneen erdiak euskerazkoak dira
2015-11-18 09:29 Euskerea berbagaiEustat estatistikarako erakundeak emondako datuaren arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, webgunea daukien enpresen erdiek euskerazko bersinoa daukie. Zehatz esanda, %48k. Ganerakoek erdera hutsezko webgunea daukie. Herrialdeka, Gipuzkoa da euskerazko webguneen portzentaje handiena daukana eta, eskualdeka, Debagoiena.
Eustat estatistikarako erakundeak emondako datuaren arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, webgunea daukien enpresen erdiek euskerazko bersinoa daukie. Zehatz esanda, % 48k. Ganerakoek erdera hutsezko webgunea daukie. Herrialdeka, Gipuzkoa da euskerazko webguneen portzentaje handiena daukana eta, eskualdeka, Debagoiena.
Datuetan ikusten danez, alde handiak dagoz herrialde batetik bestera eta eskualde batetik bestera. Gipuzkoan, webgunea daukien enpresen %61,5ek euskerazko bersinoa ipini deutsie. Bizkaian %42,6k eta Araban, %39,6k.
Gipuzkoan, Debagoienan dago, proportzinoan, euskerazko webgunea daukien enpresa gehien (%74,3) eta Bizkaian, Lea-Artibain (%65,7). Araban, Mendialdea dago gorengo postuan (%52,8). Uriburuen artean, Donostia dago lehenengo postuan.
Beste alde batetik, Eustaten ikerketa horretan ikusten danez, hamar behargin edo gehiagoko enpresetan, igaz internet bidezko erosketak egin zituen %29k. Igon egin dau portzentaje horrek aurreko urteen aldean. Hamar enpresatatik zortzik, kode edegidun programak darabilez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!