Herri Urrats 2016

Bizkaie! 2016-05-08 11:58

Jalgi!

Lanbide Heziketara begira jarriko da Herri Urrats aurten

Bizkaie! 2016-04-28 10:41   Euskerea berbagai

Gaur egun, Ipar Euskal Herrian ez dago Lanbide Heziketea euskeraz egiteko ezelako aukerarik. Egoera horri bueltea emon guran, aurtengo Herri Urrats jaialdian batutako diruagaz Baionan lizeo profesionala eregiko dabe. Maiatzaren 8an izango da Iparraldeko ikastolen jaia, ohiko moduan Senpereko lakuaren inguruan.

'Jalgi' lemapean egingo dabe 33. Herri Urrats, 2016ko maiatzaren 8an

Bizkaie! 2015-11-06 12:55   Euskerea berbagai

Euskara, jalgi hadi plazara... Jalgi hadi mundura, Bernart Etxepare idazleak 1545. urtean idatzitako berbak dira eta orain, barriz, aldarri horri eutsi deutsie datorren urteko Herri Urrats jaiaren antolatzaileek. Jalgi lemapean, Bernart Etxepare Lizeoari pasau deutso lekukoa Ziburuko Ikastoleak. Lizeoa lekuz aldatzeko proiektua abian da eta bi urtean eraikin barrian izatea da euren amesa.