Euskereak 365 egun
2015-12-01 12:03 Euskerea berbagaiAurtengo ekimenaren leloa ErabiZi da. Euskeraz biziteko hautua egiteko deia egin nahi da kanpainearen bidez eta horretarako, bakotxak bere errealidadetik eta egoeratik asko egin leikela azpimarratu nahi dau Topaguneak. Egunerokoan hartzen diran erabagi eta hautuetatik euskerea erabilteko eta euskeraz biziteko espazioak sortzearen alde egin nahi da holan.
Euskaltzaleen Topaguneak Euskereak 365 egun ekimena jarri dau martxan beste urte batez, Euskerearen Nazinoarteko Egunaren inguruan. Herriz herri euskaltzaleen alkarteek eta herriko euskalgintzako eragileek antolatutako ekitaldiak izango dira ekimenaren ardatza eta horregaz batera, kanpainea jarri da martxan Euskal Herriko eskualde desbardinetan.
Aurtengo ekimenaren leloa ErabiZi da. Euskeraz biziteko hautua egiteko deia egin nahi da kanpainearen bidez eta horretarako, bakotxak bere errealidadetik eta egoeratik asko egin leikela azpimarratu nahi dau euskaltzaleen mobimentuak. Egunerokoan hartzen diran erabagi eta hautuetatik euskerea erabilteko eta euskeraz biziteko espazioak sortzearen alde egin nahi da holan.
Urtero modura, ekimenaren bidez, euskaltzaleen mobimentuak urte osoan egiten dauen lanaren aldarrikapena egin nahi da, eta baita egunero egunero euskeraz egiteko guneak eta aukerak sortzen dabilzan euskaltzaleei autorpena egin.
Ekimenaren barruan Euskal Herriko hainbat herritan hurrengo egunetan egingo diran ekitaldietan mezu bateratu bat irakurriko da, Erabili, bizi, erabizi izenburua izango dauen mezua. Datozen egunotan tokian tokiko euskalgintzeak antolatutako ekimenen zerrendea ikusgai hemen.
Euskereak 365 egun ekimenera Tokikom toki komunikabideen bateragunea be gehitu da eta abenduaren 3an hainbat toki aldizkarik ale berezia argitaratuko dabe.
Ekimenaren koordinazino lana egiten dauen Euskaltzaleen Topagunea 1997an sortu zan, eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 95 Euskaltzaleen Alkartek osotzen dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!