Xuxen 5, euskerazko zuzentzaile ortografiko eta gramatikal barria aurkeztu dabe

Bizkaie! 2015-11-10 12:57   Euskerea berbagai

Zuzentzailearen datu-basea barrituta, aurrerantzean eraginkorragoa izango da Xuxen eta eguneratuago egongo da. Izan be, Elhuyar hiztegien eta Hiztegi Batuaren azkenaldiko aldaketak kontuan hartuta preparau dabe bersino barria. Sistema eragile ugarigaz bateragarria izan daiten, plugin barriak sartu deutsez Xuxen 5i. Elhuyar Fundazinoa eta Ixa taldea ibili dira zuzentzailea gaurkotzen.

Zuzentzailearen datu-basea barrituta, aurrerantzean eraginkorragoa izango da Xuxen eta eguneratuago egongo da. Izan be, Elhuyar hiztegien eta Hiztegi Batuaren azkenaldiko aldaketak kontuan hartuta preparau dabe bersino barria. Sistema eragile ugarigaz bateragarria izan daiten, plugin barriak sartu deutsez Xuxen 5i. Elhuyar Fundazinoa eta Ixa taldea ibili dira zuzentzailea gaurkotzen.

Hamarkada bi joan dira dagoeneko Xuxen zuzentzaile ortografiko automatikoa sortu zala. Informatika-injineruen eta hizkuntzalarien artean sortutako tresna harek iraultzea ekarri ebala gomutau eragin dabe Elhuyarreko eta Ixa taldeko ordezkariek, Usurbilen egindako aurkezpenean. Informatikearen aurrerakuntzetara eta erabiltzaileen beharrizanetara egokitzeko, hobetzen eta osotuten joan da Xuxen. Ortografia ez eze, gramatikea be zuzentzera pasau zan une baten.

Aurrerantzean, bersino gaurkotuagoa egongo da eskura, Xuxen 5. Elhuyar hiztegiko berbak eta Hiztegi Batuan Euskaltzaindiak sartu dituan nobedadeak dakarz bersino barriak. Holan, proposamen lexiko, ortografiko eta gramatikal zehatz eta eguneratuak eskaintzen deutsoz Xuxen 5ek euskeraz idatzi nahi dauen edonori.

Xuxen instalauta daukan erabiltzaileak berbaren bat txarto idazten dauenean, gorriz azpimarratuko deutso hori zuzentzaileak. Zuzentzeko proposamenak emongo ditu, ganera. Esate baterako, zihur edo iharduera idatzi ezkero, ziur eta jarduera idazteko esango deutso Xuxenek. Euskera batuko formen alde egiten dau beti Xuxenek.

Berba bat euskera baturako onartuta egon arren, Euskalzaindiak beste forma egokiago bat proponiduten dauenean, urdinez azpimarratuko dau Xuxen 5ek eta forma hobetsiaren barri emongo deutso erabiltzaileari. Esaterako, ainitz idatzi ezkero, anitz idazteko gomendioa egingo dau zuzentzaileak.

Gramatikeari jagokonez, euskera batuaren arauakaz bat ez datozan esaldiak atzemon eta ordezko egokiak emongo ditu Xuxen 5ek. Esate baterako, gosea daukat idatzi ezkero, gose naiz idaztea hobeto dagoala ohartarazoko deutso erabiltzaileari.

Microsoft Office barrienetan erabilteko moduan dago Xuxen 5. Zuzentzailearen webgunean deskargau leiteke dagoeneko, doban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu