Euskaltzaindiaren artxibo-funtsen katalogoa interneten ipini dabe
2015-11-27 14:07 Euskerea berbagaiKatalogo horretan, hiru eratako funtsak batzen dira: Euskaltzaindiaren beraren artxiboa, euskaltzainen funts pribaduak eta ikus-entzunezko artxiboa. Azkue Biblioteka arduratzen da horreek gordeteaz baina, aurrerantzean, sarean be egongo da katalogoa, herritar guztiek eskura euki daien.
Katalogo horretan, hiru eratako funtsak batzen dira: Euskaltzaindiaren beraren artxiboa, euskaltzainen funts pribaduak eta ikus-entzunezko artxiboa. Azkue Biblioteka arduratzen da horreek gordeteaz baina, aurrerantzean, sarean be egongo da katalogoa, herritar guztiek eskura euki daien.
Orain arte, Euskaltzaindiaren webgunean katalogo bakarra egon da ikusgai: Akademiaren liburu eta aldizkarien katalogoa hain zuzen. Aurrerantzean, webgunetik eskainiko dan zerbitzua osoagoa izango da, ganerako funtsak be sartu ditue eta. Modu horretara, Akademiaren eta gizartearen arteko hartu-emona sendotu nahi da.
Webgunearen barruan, Azkue Bibliotekaren atalean ipini dabe katalogoa (hemen). Euskaltzaindiari eskariak eta iradokizunak egiteko aukerea be zabalik itxi dabe, katalogoa hobetu eta gaurkotzeko. Internetek era askotako bilaketak egiteko modua emoten dau, baita artxibo batzuk deskargetakoa be.
Euskaltzaindiaren artxibo-funtsen katalogoan, hiru atal nagusi dagoz:
-Erakundearen beraren administrazino artxiboa: 1919tik 1970era Euskaltzaindiak euki dauen jardunaren dokumentu administratiboak batzen dira hor. Tarte horretan, Euskaltzaindiak ekitaldi kultural asko antolatzen lagundu eban, euskerea arautzeko ardurea hartzeaz ganera. Horrek guztiak sortutako materiala konsultau leiteke.
-Artxibo historikoa: Hainbat euskaltzain eta euskalzaleren artxibo pribaduetako dokumentazinoa batzen da. Hamabost dira gaur egun, baina aurrerago be gehiago sartzea aurrikusi dabe. Lehenengo dohaintza garrantzitsua 1951n izan zan, R.M. Azkue hil zanean. Haren liburutegia eta artxiboa jaso ziran.
-Ikus-entzunezko artxiboa: Ekitaldietako irudiak, euskaltzainen argazkiak, grabaketak, Euskaltzaindiak bere jardunean batutako materiala eta abar batzen da hor. Zeregin akademiko eta publikoetan sortutako dokumentuak dagoz batetik eta, bestetik, euskalzaleek emondako materiala.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!