50. urteurrenean, Gobela ikastoleak jasoko dau V. Argia Ereiten saria
2014-12-01 17:01 Euskerea berbagaiGobela ikastoleak euskerearen gizarte erabilerea babestu, sustatu edo zabaltzeko Getxoko Udalak sustatutako V. Argia Ereiten Saria jasoko dau aurten. Ikastoleak 2015ean bere 50. urteurrena beteko dau eta sariak urte honeetan guztietan euskerearen eta euskal kulturearen alde egindako lana goraipatu nahi dau.
Jabier Kaltzakortak zapatuan irakurri eban Markinan sarrera-berbaldia
2014-12-01 11:23 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiak 2013ko garagarrilaren 19an izentau eban Jabier Kaltzakorta euskaltzain oso. Eta zapatuan egin eban sarrera-berbaldia, jaioterriko, Markina-Xemeingo, udaletxean. Ahozko literatura hizpide gaiaz jardun eban Kaltzakortak, eta erantzuna Adolfo Arejita euskaltzainak emon eutsan.
Mintzapraktika egitasmoen ganeko jardunaldia egingo dau AEK-k Bilbon
2014-11-27 16:55 Euskerea berbagaiAEK-ko Praktika Jarduerak zerbitzuak mintzapraktika egitasmoen ganeko jardunaldia antolatu dau, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzinoagaz, biharko, zemendiak 28, Bilboko La Bolsa Udaltegian, Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi izenburupean.
Euskerearen Bikain ziurtagiriak emon deutsez Jaurlaritzeak 39 enpresari
2014-11-19 11:45 Euskerea berbagaiBikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriak banatu ditue bart Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Danetara, 39 erakundek jaso dabe ziurtagiria; horreetatik hamabik goi-mailako urrezko Bikain ziurtagiria jaso dabe; hogeik zilarrezkoa eta zazpik oinarrizkoa.
Euskerearen transmisinoari buruzko lan-jardunaldia egin dabe gaur Bilboko Foru Liburutegian
2014-11-18 14:42 Euskerea berbagaiAlkarbide Bizkaiko Lurralde Historikoko udal eta mankomunitadeetako euskera zerbitzuen bilguneak bost orduko mintegia antolatu dau gaur goizean, Foru Liburutegian. Soziolinguistikan doktore eta Nafarroako Unibersidade Publikoko irakasle Paula Casaresek gidatu dau jardunaldia.
Canal + kateak euskerazko azpidatziakaz estreinauko ditu filmak abendutik aurrera
2014-11-18 10:00 Euskerea berbagaiAkordio honi esker, Canal+ kateak jatorrizko bersinoan eta euskerazko azpitituluakaz eskainiko ditu bere estreinaldi gehienak (euskeraz eta gaztelaniaz sortutako lanak izan ezik beste guztiak azpititulauko dira). Holan, ikusleak puntako telesailak eta filmak konsumiduteko aukerea izango dau hemendik aurrera. Eusko Jaurlaritzearen ustez, emondako pausu hau oso garrantzitsua da euskerearen normalizazinoari jagokonez.
'Euskerea eta euskal gizartea XVII. eta XVIII. mendeetan' liburua aurkeztuko dau Euskaltzaindiak barikuan
2014-11-13 10:09 Euskerea berbagaiJuan Madariaga Nafarroako Unibersidade Publikoko irakaslearen Sociedad y lengua vasca en los siglos XVII y XVIII liburua aurkeztuko dau Euskaltzaindiak, Donostian, Luis Villasante Euskerearen Ikergunean. Hain zuzen be egun horretan egingo ditu Akademiak XIX. Jagon Jardunaldiak, Euskerearen eta bizibarritzea Euskal Herriko uriburuetan gaiari buruz.
EAEko udalek euskerea sustatzeko eskumenak izango ditue lehenengo aldiz
2014-11-12 11:57 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzearen Gobernu Kontseiluak atzo (zemendiak 11) onartu dau Euskadiko Udal Legearen Proiektua eta, horrenbestez, lege proiektu horrek, lehenengo aldiz, euskerea sustatzeko eskumenak autortzen deutseez EAEko udalei. Lege horren bidez udalek euskerea sustatzeagaitik epaitegiakaz dituen buruhausteak desagertu egin daitekez.
Donostia Kirolak Zilarrezko Bikain ziurtagiria lortu dau, euskerearen kudeaketearen kalidadeagaitik
2014-11-10 17:15 Euskerea berbagaiDonostia Kirola erakundeak Eusko Jaurlaritzeak emoten dauen Euskerearen Kalidadearen Ziurtagiriaren Zilarrezko Bikain mailea lortu dau, urrian zehar egindako ebaluaketea gainditu ondoren.
Bilboko III. Berbaguneak euskaldunak eta euskera ikasten dabilzanak batuko ditu
2014-11-10 16:53 Euskerea berbagaiEuskerearen erabilerea sustatzeko helburuagaz, ekitaldia Bilboko Alondigean izango da, zemendiaren 13an, eta 2.000 bat euskaldun batzea aurreikusita dago, hau da, aurreko edizinoan baino 400 gehiago.
Euskaltegietako matrikulazinoa %1,20 hazi da aurtengo ikasturtean
2014-11-10 11:01 Euskerea berbagaiEuskal Autonomia Erkidegoko euskaltegietako ikasle kopuruak gora egin dauela jakinarazo eben barikuan prentsaurrekoan Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Joseba Erkizia HABEko zuzendariak. % 1,20 egin dau gora matrikulazinoak; halanda ze, danetara, 25.351 ikasle ikasle egongo dira 2014/1015 ikasturtean.
'Euskal Herriko ibaiak' liburua aurkeztu dau Euskaltzaindiak
2014-11-06 14:14 Euskerea berbagaiLiburuak Euskal Herriko 414 ibai nagusiren izenak eta guztien erabilera egokia jasoten ditu. Onomastika gaiak jorratzen dituan Izenak bildumako laugarren zenbakia da eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzinoagaz argitaratu dau Akademiak.
2015eko martian egingo da 19. Korrika, 'Euskahaldun' lemapean
2014-11-06 13:39 Euskerea berbagaiIbilbide zehatza oraindino erabat zehaztu barik dagoan arren, 2.100 kilometrotik gorako tartea osotuko dau Korrikaren 19. ekitaldiko lekukoak. Martiaren 19an hasiko da, Nafarroa Beherean, Urepele herrian. Hamar egun geroago, martiaren 29an, Bilbon amaituko da.
Euskaltzaindiaren XIX. Jagon Jardunaldiak: 'Euskerearen bizibarritzea Euskal Herriko uriburuetan'
2014-11-04 14:30 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiak antolatu dauen jardunaldi honetako helburua ondoko hau da: parte hartuko daben guztion artean, uriburuetan euskereak dauen errealidadearen inguruan gogoetea sustatzea, bide eta baliabide egokiak urratzen eta asmetan joatea.
Ertzaintzaren I. Euskerearen Erabilera Plana aurkeztu dabe Eusko Legebiltzarrean
2014-10-23 11:27 Euskerea berbagaiMartitzenean, Eusko Legebiltzarrean, aukeztutako dokumentuak hainbat neurri batzen ditu Ertzaintzak euskera zerbitzua emoteko eta lanerako hizkuntza izan daiten, herritarrei emoten jakien arreta elebiduna hobetzeko asmoz. Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak eta Iñaki Gurtubai Administrazino eta Zerbitzuetako sailburuordeak azaldu eben Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren Euskerearen Erabilera Normalizetako Plana.
Hobelex euskerarako lehen ortografia eta lexiko-zuzentzailea aurkeztu du UZEIk
2014-10-23 10:38 Euskerea berbagaiUZEIk Hobelex sortu dau, Microsoft Officerako zuzentzaile ortografikoa eta lexikoa, euskeraz akats ortografikorik barik idaztea eta, gainera, lexiko zuzen eta eguneratuagaz idaztea bermatzen dauen tresnea.
Lehenengo aldiz Nafarroa osoan euskeraz ikasi ahal izango da
2014-10-21 10:57 Euskerea berbagaiEremu ez-euskalduneko ikastetxe publikoetan D eredua ezarri ahal izateko, Nafarroako Euskerearen Legea aldatzeko proposamena aurkeztu dabe Nafarroako Parlamentuan PSNk, Geroa Baik eta Ezkerrak.
Lazarraga sarien hirugarren edizinoa martxan da
2014-10-17 16:22 Euskerea berbagaiLazarraga Sarien helburu nagusia Arabako arlo sozioekonomikoan euskerearen alde lan egin daben erakunde edota personak saritzea eta euren ahalegina autortzea da. Holan, Lazarraga Sarien bidez, Arabako lau erakunde eta persona bat sarituko dira euren lan ingurunean euskerea txertatzeko aurrera eroandako ekimenakaitik.
Getxoko V. Euskera Sarirako hautagaiak aurkezteko epea zemendiaren 2ra arte egongo da zabalik
2014-10-17 13:51 Euskerea berbagaiEuskerearen gizarte erabilerea babestu, sustatu edo zabaltzeko zereginetan nabarmendu diran erakunde, alkarte edo persona fisikoak nahiz juridikoak goraipatzea da ekimen honen helburua.
EHUk, Mondragon Unibersidadeak eta Deustuk bat egin dabe 'Ika Mizka' egitasmoaren hirugarren edizinoagaz
2014-10-17 12:40 Euskerea berbagaiIgaz Euskal Herriko Unibersidadeak (EHU) eta Mondragon Unibersidadeak (MU) lankidetzan jardun baeben, aurten Deustuko Unibersidadea be sartu da alkarlanean. Gazteak euskerearen erabilerearen garrantziaz sentsibilizau nahi ditu Ika Mizka. Eta hik nola bizi dunk euskara egitasmoak. Era berean, jarrera aktiboagoak bultzatzeko ahalegina egiten dau.


















Aurreko artikuluarekiko interesatuta nau euskal aditza trinkoak liburu hau erosteko. Erraidazuek mesedez prezio ta zenbat orrialde kopuruak dabez
»» Aditz trinkoa batuan, bizkaieraz eta ...