Erosketak euskeraz egitera animetako, lelo bila hasi dira Eibarren
2015-07-20 15:43 Euskerea berbagaiEta Kitto euskera alkarteak bultzatuta, 'Dendariak Berbetan' ekimenaren barruan, eratu dabe ideia bilketea. Hilaren 22tik aurrera jasoko ditue proposamenak. Herritarrek erosketak euskeraz egin daiezen animetako, lelo barria topetea da helburua.
Eta Kitto euskera alkarteak bultzatuta, 'Dendariak Berbetan' ekimenaren barruan, eratu dabe ideia bilketea. Hilaren 22tik aurrera jasoko ditue proposamenak. Herritarrek erosketak euskeraz egin daiezen animetako, lelo barria topetea da helburua.
Partehartzaile bakotxari, 'Euskeraz primeran' dakarren poltsa laranjea emongo deutsie opari, erosketetarako erabili daian. Lelo irabazlea asmatzen dauenak, ganera, 100 euroko erosketa txartela jasoko dau. Lehiaketara aurkeztu beharreko leloak sei berba eukiko ditu gehienez, antolatzaileek zehaztu dabenez.
Behin proposamenak jasota, Eibarko ostalari eta merkatariek hamar lelo aukeratuko ditue eta, urrian, Facebook bidez martxan ipiniko daben lehiaketan, herritarrek aukeratuko dabe esaldi irabazlea.
Erosketak euskeraz egiteko leloa, Eibarreko gabonetako kanpainan eta beste euskarri batzuetan erabiliko da, Eta Kittok azaldu dauenez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!