Andolin Eguzkitza zana gogoan, Santurtziko Mamariga kulturgune barrian

Bizkaie! 2011-12-15 10:20   Euskerea berbagai

Mamariga Kulturgunea edegiko dabe abenduaren 16an, Santurtzin; eta bertan, Andolin Eguzkitza zanaren omenezko txoko bat egongo dala jakinarazo dau Euskaltzaindiak. Andolin Eguzkitza (Santurtzi, 1953 - Bilbo, 2004) idazle eta euskaltzain osoa izan zan, orain arte Ibaizabalen itsasadarraren ezkerraldean Euskaltzaindiak izandako kide bakarra.

Agosti Chaho eta erromantizismoa Euskal Herrian, aztergai Baionan

Bizkaie! 2011-12-12 16:35   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiak Agosti Chahoren omenezko jardunaldia egingo dau abenduaren 16an, Baionan, Iker zentroan. Literatura Ikerketa batzordeak antolatu dau ekimena. Goizean, hiru berbaldi izango dira; eta, arratsaldean, Akademiak agiriko bilkura egingo dau. Jean Haritschelhar eta Txomin Peillen euskaltzainek egitarauaren barri emon eben Baionan, prentsaurrekoan.

Agortuta egozan Mikel Zarateren eta Pablo Zamarriparen aspadiko lanak berrargitaratu ditu Mendebalde Alkarteak

Bizkaie! 2011-12-08 14:37   Euskerea berbagai

Harribitxi bi aurkeztu ditu Mendebalde Alkarteak Durangon: Mikel Zarateren Influencias del vascuence en el habla castellana (Bigarren argitaraldia) eta Pablo Zamarriparen Manual del vascofilo (Hirugarren argitaraldia), biak be aspaldi agortuak.

Bizkaiko Aldundiak 4,4 miloe euro banatuko ditu euskerazko proiektuak sustatzeko

Bizkaie! 2011-12-08 10:31   Euskerea berbagai

Lau laguntza mota arautzen dituen lau dekretu onartu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak eta laguntzon helburua da datorren urtean euskerearen erabilerea sustatu, zabaldu eta normalizetea Bizkaian. Eskabideak aurkezteko epea 2012ko urtarrilaren 2an hasi eta 31n amaituko da.

Kontseiluak 'Euskaraz bizi nahi dut' liburua aurkeztu dau Durangon

Bizkaie! 2011-12-05 17:42   Euskerea berbagai

Euskaraz bizitearen aldeko dinamikan dagozan 21 idazlek eta beste hainbat ilustratzailek sortutako testuakaz eta marrazkiakaz osotutako liburua da gaur aurkeztutakoa.

Abenduak 3, Euskerearen Eguna: ospakizun eguna izateaz gan, gure hizkuntzeagazko dogun konpromisoa berresteko eguna be bada

Ana Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakaria 2011-12-02 15:31   Euskerea berbagai

1949an, Eusko Ikaskuntza Erakundeak eta Euskaltzaleen Biltzarrak abenduaren 3a Euskerearen Nazinoarteko Eguna izentau eben egun haretatik, guztiontzako ospakizun eguna izateaz gan, gure hizkuntzeagazko dogun konpromisoa berresteko eguna be bada.

'Linguae Vasconum Primitiae' liburuaren argitalpen faksimilea aurkeztu dabe Eusko Legebiltzarrak eta Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2011-12-02 14:48   Euskerea berbagai

Bernard Etxepareren 1545eko Linguae Vasconum Primitiae liburuaren argitalpen faksimilea aurkeztu dabe Eusko Legebiltzarrean. Jatorrizko testuaz gan, oraingo ortografiarako egokitutako euskerazko bersinoa be badauka edizino barriak, gaztelaniazko, frantsesezko, ingelesezko, alemanezko eta italierazko itzulpenak bere bai. Legebiltzarrak eta Euskaltzaindiak emon dabe argitara.

Kontseiluak Hezkuntzeari buruzko VI. Jardunaldia egingo dau abenduaren 16an, Donostian

Bizkaie! 2011-12-01 11:11   Euskerea berbagai

Abenduaren 16an, Kontseiluak Hezkuntzeari buruzko VI. Jardunaldia egingo dau Donostiako Miramar Jauregian, Haur hezkuntzearen garrantzia euskerearen jabekuntzan eta garapenean izenburupean. Parte-hartzea dobakoa izango dan arren, izena emotea beharrezkoa da.

Euskerazko Produktuen Katalogo barriaren 10.000 ale banatuko ditu Getxoko Udalak

Bizkaie! 2011-11-29 14:53   Euskerea berbagai

Oraingoa 14. edizinoa izango da eta danetara 200.000 ale banatuko dira, Euskal Herriko 100 bat udal eta mankomunidadetako Euskera Zerbitzuen eskutik.

Ainhoa Arregi bilbotarrak irabazi dau Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen V. Txapelketea

Bizkaie! 2011-11-29 13:21   Euskerea berbagai

Ainhoa Arregi bilbotarra, nagusitu zan finalean, akatsik bako lana egin ostean. Haren ondotik sailkatu ziran Ibon Zaldua donostiarra, Xabier Azkue zumaiarra eta Txipi Ormaetxea arrasaterra, lehiaketa ederra egin ostean.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Badator Euskerearen Nazinoarteko Eguna

Bizkaie! 2011-11-28 14:42   Euskerea berbagai

Azken urteotan, Bizkaiko udalerri gehienetan makina bat ekintza antolatu dira Euskerearen egunari lotuta; hori dala eta, Bizkaiko Foru Aldundiak lurralde mailako ikuspegia emon gura izan deutso egunari eta, aurten be, ekitaldi horreek guztiak josteko asmoz, Euskerearen Eguna iragarteko kartela jarri dau Bizkaiko euskera zerbitzu guztien esku eta ekimenon agenda bizkaia.net atarian argitaratuko dau.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Bermeon 2010ean jaiotakoen liburua aurkeztu dabe

Bizkaie! 2011-11-28 13:27   Euskerea berbagai

Gure txikirrikirrintxuek trankil egon daitekez, seguru nago zuek gurasoek, umearen belarri zein bihotzak euskerearen bitartez laztantzen jarraituko dozuezala. Halantxe egin dozue bermeotarrok historian zehar. Ez dozue orain atzera egingo ezta? Modu sinple eta gozo honetan bizirik iraun dau euskereak orain artean milaka urteetan eta halantxe jarraituko dau zeuei esker.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Euskal Gramatika. Lehen Urratsak – VII (Perpaus jokatugabeak)' lana aurkeztu dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2011-11-25 15:39   Euskerea berbagai

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak – VII (Perpaus jokatugabeak) liburukia Euskaltzaindiaren Gramatika batzordeak egin dauen lanaren emoitzea da eta amaierea emoten deutso Euskal Gramatika. Lehen Urratsak izeneko bildumeari.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Itxaropena ikastoleak musika sortzaileei zuzendutako lehiaketea abiarazo dau 2012ko Ibilaldiaren abestia egin deien

Bizkaie! 2011-11-15 14:31   Euskerea berbagai

Ibipuntuzero lemapean, 2012ko maiatzaren 27an egingo da Ibilaldia Trapagarango Itxaropena Ikastoleak antolatuta eta kantua aukeratzeko lehiaketea abiarazo dabe.

Euskereak Araban bizi dauen egoerea aztergai, XVI. Jagon Jardunaldietan

Bizkaie! 2011-11-09 14:54   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiaren Sustapen batzordeak antolatuta, XVI. Jagon Jardunaldiak egingo ditu Euskaltzaindiak, Gasteizeko Artium Museoan, Arabatik Arabara euskaraz izenburupean. Arabako alkarte eta erakundeekaz batera, eta Foru Aldundiaren laguntzinoagaz atondu da ekimena.

Murrizketa gehiago Nafarroako euskerazko hedabideentzako

Bizkaie! 2011-11-09 12:57   Euskerea berbagai

Nafarroako euskerazko hedabideek eta Topaguneak, Euskara Alkarteen Federazinoak, salatu nahi dogu beste behin be Euskarabideak murrizketak ezarri deuskuzala.

Euskaltzaindiak ikerkuntzarako erakunde izateko izena emon dau Espainiako Zientzia eta Barrikuntza Ministerioan

Bizkaie! 2011-11-08 10:00   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiak ikerkuntzarako erakunde izateko izena emon dau Espainiako Zientzia eta Barrikuntza Ministerioan. Akademia sorreratik bertatik ikerkuntza lanetan dabil buru-belarri, baina azken urteotan areagotu egin dau arlo horretan egiten dauen ahalegina.

Bizkaiko Aldundiak eta Abokatuen Elkargoak euskerearen erabilerea sustatuko dabe erakunde judizialen aurrean

Bizkaie! 2011-11-03 12:17   Euskerea berbagai

Akordioak lau urterako konpromisoa eskatzen deutse bi alderdiei eta, haren bidez, bi erakundeek konpromisoa hartu dabe administrazinoaren arloko jurisdikzino eskudunen aurreko prozedura penal eta zibiletan euskerearen erabilerea bermatzeko.

Euskerearen erabileraz hausnartzeko World Kafe arrakastatsua Elorrion

Bizkaie! 2011-11-02 13:09   Euskerea berbagai

Elorrioko merkataritza eta ostalaritzan gaztelania da nagusi, eta alor sozioekonomikoan hizkuntzeak dauen egoera eta estatusa ganerako erabilera-eremuetan dauenaren antzekoa da. Edozelan be, herritarren gogoa aurrera begira euskerearen presentzia eta erabilera areagotzea da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskaltzaindiak Euskerearen Ikergunea inaugurau dau Donostian

Bizkaie! 2011-10-28 16:47   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiak Euskerearen Ikergunea inaugurau dau Donostian, eta bertan Akademiak Gipuzkoan dituan zerbitzu, egitasmo eta lantalde guztiak batuko dira: ordezkaritzeaz gan, Jagonet zerbitzua, Joanes Etxeberri egitasmoa (Euskerearen Historia Soziala) eta Euskaltzaindiaren Hiztegigintzan lan egiten daben taldeak. Ikerguneari Luis Villasante 1970etik 1988ra euskaltzainburua izan zanaren izena jarri deutse.