Ahozko euskerarako jarraibideak batu ditue liburu baten
2014-10-16 15:03 Euskerea berbagaiEuskal Herriko Unibersidadeko EUDIA ikerketa taldeko bost partaidek idatzi dabe Ahoskera lantzeko argibideak eta jarduerak liburua. Bertan, euskera jasoaren ahoskera eta intonazinoa zelakoak diran aztertu eta eredu bat proponidu dabe.
Android 5.0 Lollipop, euskeraz eskuragarri
2014-10-16 14:22 Euskerea berbagaiGooglek jakinarazo dauenez, Android sistemearen hurrengo bersinoa 68 hizkuntzatan erabili izango da, horreen artean, lehenengo aldiz, baita euskeraz be. Sistema eragile berriaren izena Android 5.0 Lollipop izango da.
Arratierea ezagutarazoteko ikastaroa antolatu dabe Bedian
2014-10-15 15:17 Euskerea berbagaiArratiako lexikoa, idazteko gomendioak eta bertako etno-ipuin eta esaundak jorratuko ditue Bediako Liburutegian zemendian eta abenduan. Angel Larrea, Juantxu Rekalde, Juan Manuel Etxebarria eta Aitor Erdozia izango dira irakasleak. Tailerrean izena emoteko epea zabalik dago urriaren 24ra arte.
Hibridismo dialektala ardatz hartuta datoz aurten Mendebalde Kultura Alkartearen jardunaldiak
2014-10-15 15:01 Euskerea berbagaiMendebalde Kultura Alkarteak 2014ko urriaren 16 eta 17an Hibridismo dialektala XXI. mendean izenburuko XVIII. Jardunaldiak egingo ditu. Berbaldiak eta ganerakoak arratsaldez izango dira 17:00etatik aurrera. Azken urteotan legez, XVIII. Jardunaldiok Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan, Plaza Barria 15ean, izango dira.
Nafarroa Oinez jai handia Zangozan, urriaren 19an
2014-10-15 12:33 Euskerea berbagaiMilaka lagun batzea espero dabe Nafarroa Oinez jaiko arduradunek domekan, Zangozan. Esan izan goza Zangozan lemea aukeratu dau Zangozako Ikastoleak, euskerearen erabilpenaren garrantzia azpimarratzeko.
Eusko Jaurlaritzeak Euskerearen Agenda Estrategikoa aurkeztu dau
2014-10-15 10:38 Euskerea berbagaiLegealdiaren hasieran, Jaurlaritzeak legealdi honetarako (2013-2016) 14 Plan Estrategiko egingo zituala iragarri eban. Horreetako bat da, hain zuzen be, Euskerearen Agenda Estrategikoa. Jaurlaritzea legealdi honetan euskerea bizibarritzearen alde egiten dagoan eta egingo dituan ekintza eta jarduera nagusiak jasoten ditu Agendeak, hain zuzen.
Lourdes Oñederrak euskerearen estandarizazinoa jorratuko dau mintegi batean, Osloko Unibersidadean
2014-10-13 15:42 Euskerea berbagaiLourdes Oñederra hizkuntzalari eta euskaltzainak berbaldi bat emongo dau Osloko Unibersidadean, gaur eta martitzenean, urriaren 13an eta 14an, Language Planning - Theory and Practice in Dialogue (Hizkuntzearen planifikazinoa - Teoria eta praktika) izenburupean egingo dan mintegian.
'Zuztarretatik oinez' Galdakaoko ibilbide toponimikoari buruzko bideoa aurkeztu dabe
2014-10-10 15:38 Euskerea berbagaiZuztarretatik oinez Labayru Ikastegiak Galdakaoko Udalarentzat egin dauen bideo bat da. Errekalde, Goikoetxe, Elexalde eta Altamira auzoetatik eroango gaituan ibilbidea erakusteagaz batera, parajeotan dagozan eraikin, baserri, iturri eta abarren izenak, toponimoak, eta beste jakingarri asko emoten dira: gerrako kontuak, burdina ataraten zan denporakoak, lehenagoko bizimodua… Bertako barriemoileek emondako informazinoa guztiz garrantzitsua izan da.
Eusko Ikaskuntzak 'Euskerea irudikatu' lemapeko kanpaina atondu dau Euskerearen Nazinoarteko Egunerako
2014-10-09 18:05 Euskerea berbagaiEusko Ikaskuntzako iturriek adierazo dabenez, aurtengo kanpaineak euskereari ikusgarritasuna emon nahi deutso, bisuala eta modernoa bilakatuz, jentea erakarteko modukoa; esangura horretan, irudia oinarri hartuta, Euskerea irudikatu kanpaineagaz azaleratuko da.
EHUko ikertzaile talde batek tresnak garatu ditu Internet euskerazko corpus lez erabilteko
2014-10-08 18:51 Euskerea berbagaiEuskal Herriko Unibersidadeko (EHU) ikertzaile talde batek Internetera jo dau euskerazko corpusak sortzeko. Sarea iturri lez erabilteak bide emoten dau corpus handiak eskuz baino errazago lortzeko, baina, horretarako, tresna egokiak garatu behar dira, eta euskereak, orain, baditu, EHUko iturriek jakinarazo dabenez.
'Geuria' Hego Uribe eskualdeko aldizkari barria kalean da
2014-10-07 18:48 Euskerea berbagaiBasauriko Ibaigane kultur etxean aurkeztu dabe Geuria komunikabidea, papelean eta sarean. Basaurin, Galdakaon, Arrigorriagan, Etxebarrin eta Zaratamon banatuko dabe euskerazko hilabeteketaria, 10.000 ale, hilero.
'Herritarren bizipenetan oinarrituta emon deutsagu errealidadearen barri Adituen Batzordeari'
2014-10-07 15:07 Euskerea berbagaiErregio edo Gitxiengoen Hizkuntzen Europako Itunaren ebaluazinoa egiten dauen aditu taldea Bilbon izan da eta Kontseiluagaz eta Behatokiagaz batu da. Espainiako Estaduak Erregio edo gitxiengoen hizkuntzen Europako Itunaren beteteari buruzko laugarren txostena argitaratu ostean, honen azterketea (EAE eta Nafarroa) egin dabe bi erakundeek eta hori adituei aurkeztu deutse.
Prest dago Orion Kilometroak 2014, Gipuzkoako ikastolen jai handia
2014-10-02 12:30 Euskerea berbagaiOrioko Herri Ikastoleak egitarau ederra atondu dau, Erria txikota! lemapean. Hurreko artista eta musikariak izango dira protagonista domekan, Kilometroak Gipuzkoako ikastolen jai handian. Ibilbideak 5.6 kilometro ditu, bost gunetan zatituta.
Kike Amonarrizek, Banaiz Bagarak eta Mendia Optikak Bai Euskarari sariak jasoko ditue
2014-10-01 18:42 Euskerea berbagaiBai Euskarari sarien banaketa ekitaldia egingo da barikuan, urriaren 3an, Donostiako Basque Culinary Centerren, arratsaldeko 14:00etan. Urtero lez, hiru sari emongo dira: Bai Euskarari Laguna saria Kike Amonarrizek jasoko dau, eta Banaiz Bagara eta Mendia Optikea izango dira aurtengo ziurtagiridun sarituak.
Euskal literatureak 60ko hamarkadatik gaur egunera arte izan dauen garapena aztertuko dabe New Yorken
2014-09-29 18:24 Euskerea berbagaiNerea Arruti eta Mari Jose Olaziregi EHUko irakasleak izango dira aurten City University of New York (CUNY) unibersidadeko Bernardo Atxaga Katedrako programa akademikoaren arduradunak. Lehenaldia gogoratzeak azken lau hamarkadetako euskal literaturaran izandako eragina izango dabe ikergai
Jagoneteko galde-erantzunen datu-basea, aberastua
2014-09-26 11:01 Euskerea berbagaiJagoneteko datu-baseak 84 galde-erantzun barri ditu eta hainbat galde-erantzun erabarritu: besteak beste, mozorrotu eta Areatza sarrerak.
Urriaren 11n jokatuko da Irunen Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen VIII. Txapelketea
2014-09-25 14:50 Euskerea berbagaiLuma aldizkariak antolatuta, Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen VIII. Txapelketea jokatuko da Irunen datorren urriaren 11n, zapatuan. Irungo Udalaren babesa eta Eusko Labelaren eta Irungo EKT alkartearen laguntzinoa jaso dau aurtengo edizinoak.
Euskal hiztunak biderkatzeko trukoa topau dabe mintzalagunek
2014-09-24 15:52 Euskerea berbagaiJasone Mendizabal Euskaltzaleen Topaguneko zuzendariak prentsaurrekoan aitatu dauenez, euskeraz hobeto eta gehiago egiteko, eta euskal hiztunak biderkatzeko, ez da magiarik behar, guk daukagu trukoa: berba egitea.
Lotsea galtzeko mintzapraktika egitasmoak martxan
2014-09-24 11:09 Euskerea berbagaiAEK-k mintzapraktika programetarako kanpaina barria jarri dau abian #lotsarikgabe lemapean. Horrenbestez, 2014-15 ikasturtean mintzapraktika programaren batean (Berbalagun, Mintzalagun, Mintzakide...) parte hartu nahi dabenek izena emon leikie dagoeneko Euskal Herrian osotuko diran 90etik gorako egitasmoren batean.
Atzerrian euskerea erakusteko prestakuntza ikastaro barria datorren barikuan hasiko da EHUn
2014-09-23 10:56 Euskerea berbagaiEuskal Herriko Unibersidadeak (EHU) Etxepare Euskal Institutuagaz lankidetzan eskainiko dauen atzerriko unibersidadeetan eta goi mailako zentroetan euskerea erakusteko prestakuntza ikastaro barriaren izen emotea amaitu barri da eta leku guztiak beteta dagoz.














Aurreko artikuluarekiko interesatuta nau euskal aditza trinkoak liburu hau erosteko. Erraidazuek mesedez prezio ta zenbat orrialde kopuruak dabez
»» Aditz trinkoa batuan, bizkaieraz eta ...