Hezkuntzako 300 profesionaletik gora Getxolinguae 2015 jardunaldian

Bizkaie! 2015-05-13 18:05   Euskerea berbagai

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak bultzatzen dauen Heziberri 2020 Planaren barruan kokatzen dan ekimenean, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek, hizkuntza proiektuen arloko euren jarduera egokiak azaltzen eta ezagutarazoten dagoz gaur Hizkuntza proiektua: eskolako hizkuntzak birpentsetan izenburupean.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak bultzatzen dauen Heziberri 2020 Planaren barruan kokatzen dan ekimenean, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek, hizkuntza proiektuen arloko euren jarduera egokiak azaltzen eta ezagutarazoten dagoz gaur Hizkuntza proiektua: eskolako hizkuntzak birpentsetan izenburupean. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak antolaturik, Euskadiko ikastetxeetako 300 hizkuntza-irakasle baino gehiago batu dira gaur Getxolinguae 2015 jardunaldian, goiz eta arratsaldeko saioetan, Getxoko Igeretxe hotelean. Irakasleakaz batera, jardunaldian parte-hartzaile dira Arantza Aurrekoetxea Hezkuntza sailburuordea, Begoña Garamendi, Hezkuntza Barriztatzeko zuzendaria, Maite Alonso, Euskadiko Eskola Kontseiluaren presidentea, eta baita hezkuntza barriztatzean dabilzan hainbat profesional be.

Ikastetxeetako hizkuntza proiektuak birpentsetako helburuari eutsita, irakaskuntzako profesionalek aztertuko dituen gaien artean dagoz, besteak beste, hizkuntzearen ikaskuntzan eta irakaskuntzan didaktikeak eta metodologiak daben pisua, edo edukiak gure hizkuntzetan nahiz atzerriko hizkuntzetan lantzen diranean aintzat hartu beharreko alderdiak.

Goizeko saioetan, hizkuntza proiektua garatzeko alderdi praktikoak, gai didaktiko-metodologikoak, eta eleaniztasunari lotutako ikerketen emoitzak izan dira entzungai. Arratsaldeko saioetan, barriz, ikastetxeen jarduera egokiak azalduko dira. Jarduera egoki horreek abiapuntu izan daitekez ganerako ikastetxeetan be hizkuntzak eta hizkuntzetan egiten dana birpentsetan hasteko eta, beraz, Hizkuntza Proiektua garatzeko. Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek konpartiduko ditue euren jarduera egokiak eta esperientziak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu