EH Bildu lehenengo alderdia izan da Gasteizko Legebiltzarrean Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzen

Bizkaie! 2015-07-16 11:32   Euskerea berbagai

Estitxu Breñas eta Xabier Isasi legebiltzarkideek koordinau dabe urtebete inguru iraun dauen Bai Euskarari Ziurtagiriaren prozesu osoa. Biek azaldu dabe asko ikasi dabela egindako lan guztiaz eta zeozelan, beharrezkoa zan diagnostikoa be egin dala, ahulguneak identifikau eta bide egokian jarraitzeko.

Estitxu Breñas eta Xabier Isasi legebiltzarkideek koordinau dabe urtebete inguru iraun dauen Bai Euskarari Ziurtagiriaren prozesu osoa. Biek azaldu dabe asko ikasi dabela egindako lan guztiaz eta zeozelan, beharrezkoa zan diagnostikoa be egin dala, ahulguneak identifikau eta bide egokian jarraitzeko. EH Bilduren konpromisoetako bat da Legebiltzarra bera euskalduntzen joateko gure ahalegina eta ekarpenak egitea, eta honako pausua prozesu horren barruan kokatzen dogu, gaineratu dabe.

Gure koalizinoaren eta gure legebiltzar taldearen konpromisoetako bati jarraituz, euskerearen normalizazinoan aurrera egiteko bidean beste pausu garrantzitsu bat emon dogu Gasteizko Legebiltzarrean. Holan, 21 legebiltzarkidez eta teknikariez osotutako taldeak Bai Euskarari Ziurtagiria lortu dau, Zerbitzua Euskeraz mailan.

Funtsezkoa begitantzen jaku gure taldean euskeraz zerbitzua emoteaz gan, lan egiteko oinarriak be ezartzea, eta holan egingo dogu. Hain zuzen, harago joan behar dogu, Bai Euskararen Ziurtagiriaren goreneko mailea lortzeko, hau da, Zerbitzua eta lana euskeraz emon ahal izateko. Erronkea beharrezkoa eta egingarria da. Ganerako taldeei be, ganberan antolatzen eta egiten diran ekimenez harago joateko konbita luzatzen deutsegu. Euskerearen normalizazinoan bidelagunak behar doguz, erronkea ez dogulako lortuko alkarregaz lan egin eta sinergiak aprobetxetan ez badoguz, adierazo dabe Breñasek eta Isasik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu