Jaurlaritzearen Hizkuntza Politikako sailburuordetzeak 2016ko diru-laguntzinoen barri emon dau

Bizkaie! 2015-12-30 16:26   Euskerea berbagai

Euskereari bultzadea emoteko, 45,7 miloe euro bideratuko ditu 2016an Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hezkuntza Sailak, Hizkuntza Politikako sailburuordetzearen bidez. Erkidegoko erakunde publiko guztiek euskereari emoten deutsiezan diru-laguntzinoetan, diruaren % 67 Jaurlaritzeak ipinten dauela azaldu dau Patxi Baztarrika sailburordeak.

Euskereari bultzadea emoteko, 45,7 miloe euro bideratuko ditu 2016an Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hezkuntza Sailak, Hizkuntza Politikako sailburuordetzearen bidez. Erkidegoko erakunde publiko guztiek euskereari emoten deutsiezan diru-laguntzinoetan, diruaren % 67 Jaurlaritzeak ipinten dauela azaldu dau Patxi Baztarrika sailburordeak.

Hizkuntza politikea Jaurlaritzearen lehentasunetako bat dala nabarmendu dau Baztarrikak, diru-laguntzinoak aurkezteko Donostian egindako agerraldian. Euskalgintzeak aurrera egiteko erakunde publikoen konpromisoa ezinbestekoa dala ganeratu dau. Euskerea bultzatzera 45,7 miloe bideratzea ahalegin handia dala dino sailburuordeak.

Datu zehatza honako hau da: Diru-laguntzino deialdietan, HABE tartean dala, 42.497.000 euro erabiliko ditu Jaurlaritzeak. Proiektu espezifikoetarako hitzarmenetara, beste 3.210.000 euro joango dira. Guztira, 45.708.000 euro.

Barritasun ugari dakarz 2016ak hizkuntza politikan, Baztarrikak azaldu dauenez. EUSLAN egitasmo pilotua abian ipiniko da, alkargo profesionalek lehenengoz jaso ahal izango dabe laguntzinoa eta euskerazko hedabideen ataleko deialdia urte bat baino gehiagotarako izango da.

Urtero 4.800.000 euro emotea aurrikusi dau Jaurlaritzeak hedabideen deialdian, hiru urteko epean. Holan, egonkortasun handiagoa eukiko dabe hedabideek, urtero diru-laguntzinoak eskatzen ibili barik hiru urterako kopurua jakinda. Euskerazko medioak sendotu eta eraginkorrago bihurtzeko egin dau aldaketea Hizkuntza Politikako sailburordetzeak.

Era berean, euskalgintzako eragileei, gizartean euskerearen erabilerea bultzatu deien, ia miloe bat euroko laguntzinoak emongo deutsez Jaurlaritzeak. HABEk 30 miloetik gora banatuko ditu eta LanHitz egitasmoak beste miloe bi. Hitzarmen bereziak daukiezan erakundeek (Euskaltzaindia, UEMA, Tokikom, EIZIE, Labayru...) beste 3,2 miloe izango ditue danen artean banatzeko.

Ohiko deialdiez gan, proiektu barri bi martxan ipiniko ditu Hizkuntza Politikako sailburuordetzeak 2016an. Batetik, enpresa eta establezimendu komertzial garrantzitsuakaz hitzarmenak sinatuko dira, erabiltzaileen hizkuntza eskubideak errespetau daitezan. Bestetik, ume eta gazteen artean euskerearen erabilerea bultzatzeko programa bereziak abian ipiniko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu