Latin eta greziar persona-izen klasikoen araua osotu, eguneratu eta emendau dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2015-09-08 10:14   Euskerea berbagai

Arauaren lehen bersinoak 357 izen batu zituan. Orain, barriz, 209 izen gehiago erantsi dira. Greziar eta erromatar persona-izenez gan, beste zibilizazino eta inperio garaikide garrantzitsu batzuetako persona-izen batzuk be sartu dira, besteak beste, Kartago, Fenizia, Partia eta abarretakoak (Hanibal, Hasdrubal, Kosroes, Mitridates, Seleuko…) 

1997an, 76. araua onartu eban Euskaltzaindiak: Latin eta greziar persona-izen klasikoak euskeraz emoteko erispideei buruzko erabagia. Hamezortzi urte igaro dira araua emon zanetik, eta gaur egun euskera batuan argitaratzen diran lanetan (eskola-liburuak, entziklopediak, hiztegiak, literaturea, komunikabideak...), guztiz zabalduta dago arauan emondako eredua.

Hori ikusirik, 1997ko araua osotzea eta emendatzea edo zuzentzea erabagi dau Euskaltzaindiak; horregaitik, arauaren bigarren bersinoa onartu dau, lehenengo bersinoa ordezteko.

Arauaren lehen bersinoak 357 izen batu zituan. Orain, barriz, 209 izen gehiago erantsi dira. Greziar eta erromatar persona-izenez gan, beste zibilizazino eta inperio garaikide garrantzitsu batzuetako persona-izen batzuk be sartu dira, besteak beste, Kartago, Fenizia, Partia eta abarretakoak (Hanibal, Hasdrubal, Kosroes, Mitridates, Seleuko…) Beraz, 566 persona-izenez osotutako izendegi greko-erromatar bat dauka arauaren bigarren bersinoak.

1997ko zerrendan, latinezko edo grekozko izenez gan, gaztelaniazko eta frantsesezko ordainak ezarri ziran, baina ingelesezko ordainak ez ziran emon. Orain, persona-izen horreen guztien ingelesezko ordainak be erantsi dira.

Horrezaz gan, zenbait datu osotu dira, berbarako gaztelaniazko eta frantsesezko ordainak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu