Labayru Ikastegiak 'Aditu!' euskerea ikasteko metodoaren liburuki barria argitaratu dau
2013-10-04 12:50 Euskerea berbagaiLabayru Ikastegiak Aditu! euskerea ikasteko metodoaren laugarren liburukia aurkeztu dau Bilbon. Irakaslearen gidaliburua, ikaslearen lan koadernoa eta audio-CDa jasoten ditu argitalpen barriak.
Labayru Ikastegiak Aditu! euskerea ikasteko metodoaren laugarren liburukia aurkeztu dau Bilbon. Irakaslearen gidaliburua, ikaslearen lan koadernoa eta audio-CDa jasoten ditu argitalpen barriak.
Aditu! 4 ikasmateriala helduen hezkuntzan euskalduntzeko lehenengo maila jorratzeko ikasbidea edo metodoa da. HABEren Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumari eta Ikaskuntza, Irakaskuntza eta Ebaluazinorako Europako Erreferentzia Markoari erantzuten deutse ikasmaterial barriak. Halan da be, beharbada, praktikan goragoko mailetan be erabilgarria izan daiteke, oinarriak finkatu behar izan ezkero.
Aurkezpenean euskerea ikasteko metodoaren arduradunek azaldu dabenez, Labayru Ikastegiak bi modutan garatzen dau euskalduntze prozesuaren aldeko apustua: batetik, euskalduntze mailako eskolak emonez, berariaz Boluetako egoitzan; eta bestetik, ikastegiaren aspaldiko bokazinoa danez, metodologia propioa sortuz eta garatuz. Aditu!, bada, Labayru Ikastegiak euskalduntze ikasketak hobetzeari buruz egin dauen metodologiazko ahalegin handi baten ondorioa da.
Lan hau egitasmo zabalago batean sartuta dago, eta lehenengo lau ikasmaterial honeekaz zeozelako lehenengo mailea osotu dan arren, Labayru Ikastegiaren asmoa aurrera egitea da, bigarren maileari ekinez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!