Euskaltzaindiak eta Iruñeko Udalak lankidetza hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2013-10-01 18:19   Euskerea berbagai

Andres Urrutiak, barriz, Euskaltzaindiarentzat Iruñeko Udaletxean batzea ohore handia dala esan dau -lehenengoz egin dau Akademiak osoko batzarra bertan- eta Nafarroako euskalgintzea gogoan izan dau. Gure lana zabaldu nahi dogu, eta Nafarroan dabilen euskalgintzeari gure konpromisoa adierazo nahi deutsagu. Euskerea ideologia guztien gainetik dagoalako, eta guztion ondarea dalako.

Irailaren 27an, urte beteko iraupena dauen hitzarmena sinatu dabe Iruñeko Udalak eta Euskaltzaindiak. Udalaren izenean, Enrique Maya alkateak eta, Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak sinatu dabe. Hori dala-eta, hitzarmenaren sinaduran, euskaltzainburua ez eze, ganerako euskaltzainak be izan dira. Iruñeko Udaleko zinegotziak be joan dira ekitaldira.

Sinatu ostean, euren poza agertu dabe bai alkateak, bai eta euskaltzainburuak be. Holan, Mayak Euskaltzaindia Udaletxean izatea benetan atsegina dala esan dau, eta euskerea altxor linguistikoa dala esan dau. Horregaitik, Euskaltzaindiak Nafarroan egiten dauen lana eskertu egin dau alkateak.

Andres Urrutiak, barriz, Euskaltzaindiarentzat Iruñeko Udaletxean batzea ohore handia dala esan dau -lehenengoz egin dau Akademiak osoko batzarra bertan- eta Nafarroako euskalgintzea gogoan izan dau. Gure lana zabaldu nahi dogu, eta Nafarroan dabilen euskalgintzeari gure konpromisoa adierazo nahi deutsagu. Euskerea ideologia guztien gainetik dagoalako, eta guztion ondarea dalako.

Gaur sinatu dan hitzarmen horren helburuak honako honeek dira:

- Euskaltzaindiak Iruñeko Udalari aholku emoteko ardurea izango dau euskereagaz zerikusirik daben gaietan.

- Euskaltzaindiak herritarrek eskaturiko hizkuntzearen inguruko argibideak eta aholkuak zein txostenak eta egiaztagiriak emoten jarraituko dau, bai bere bulego nagusietatik bai Iruñean kokaturik dagoan Nafarroako ordezkaritzatik.

- Kultur zabalkunderako jarduerak, ikastaroak, hitzaldiak eta abar bultzatuko ditu, eta horretarako behar diran erakunde eta alkarteakaz ibiliko da alkarlanean.

- Euskaltzaindiak sustatzen dituan argitalpen, aldizkari edo edizino bakotxaren hamar ale emongo deutsoz Iruñeko Udalari, betibe Hitzarmen honen esparruari jagokozan gaiei buruzkoak baldin badira. Argitalpen horreek Iruñeko liburutegi publikoetara bialduko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu