Abizenak euskalduntzeko kanpainea egingo dau UEMAk

Bizkaie! 2013-10-23 14:01   Euskerea berbagai

Euskaraz naiz! da horretarako aukeratu daben leloa, eta datozen asteetan, herritarrak beren abizenak euskal grafiaz jartera konbidau nahi ditue. Otxandio, Mallabi, Munitibar, Mañari, Artea, Izurtza, Berriatua, Gizaburuaga eta Gatikatik abiatuko da kanpainea, eta apurka-apurka UEMAko udalerri guztietara zabaltzea da asmoa.

Euskaraz naiz! da horretarako aukeratu daben leloa, eta datozen asteetan, herritarrak beren abizenak euskal grafiaz jartera konbidau nahi ditue. Otxandio, Mallabi, Munitibar, Mañari, Artea, Izurtza, Berriatua, Gizaburuaga eta Gatikatik abiatuko da kanpainea, eta apurka-apurka UEMAko udalerri guztietara zabaltzea da asmoa.

UEMAren helburuak lortzeko, udalerri euskaldunetan herritarrek egiten daben bizitza sozial publikoa zein pribatua euskeraz izan daiten lortzeko, ezinbestekoa da bertako herritarren inplikazinoa. Eta hori da hain zuzen kanpaina honegaz lortu nahi dana, herritar bakotxak euskalduntzean pausu bat emotea.

Hainbat urtetan, dokumentu ofizialetan norbere abizenak euskal grafiaz idazteko zailtasun eta debekuak izan genduzan euskaldunok. Denporeagaz euskereak bideak zabaldu ditu, eta gaur egun, bada aukerarik nahi dauenak bere abizenak euskeraz izan daizan. Garai haretako debekuek, ostera, gaur arteko eragina izan dabe, Echeverria edota Echenique askok holan pasau deutsiezalako abizenak euren oinordekoei.

UEMAk hiru helburu bete nahi ditu kanpaina honegaz. Batetik, euskereak izan dituan debeku eta garai ilunen ondorioak gainditzeko pausu txiki bat emotea. Bigarrenik, lehen helburu hori bete ahal izateko norberaren inplikazinoa lortzea. Eta hirugarrenik, herritarrek euren burua euskeraz sentidu, bizi eta aurkezteko pausua emon deien lortzea.


Zelan euskaldundu abizena?

Erregistro zibilera edo bake epaitegira joan eta esan abizena euskal grafiaz ipini nahi dozula. Han emongo deutsuen eskaera orria zure datuakaz bete. Eroan beharreko agiriak: nortasun agiriaren fotokopia. Adinez nagusia ez bazara, baita gurasoena be; epaitegian eskatzen dan hitzez hitzeko jaiotza ziurtagiria; udaletxean eskatzen dan errolda agiria, eta, adinez nagusia ez bazara, gurasoena beharko dozu; familia liburuaren fotokopia, ezkonduta bazagoz edo seme-alabarik badozu; eta seme-alaben nortasun agiriaren fotokopia, 16 urtetik gorako seme-alabak badozuz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu