500 izenetik gora batu ditue 'Gernika-Lumoko toponimia' lanean
2011-12-15 17:13 Euskerea berbagaiGernika-Lumoko toponimia liburua aurkeztu barri dabe Gernika-Lumoko Udalak eta Euskaltzaindiak. Gernika-Lumoko 510 toponimo jaso ditu Onomastika batzordekide Iratxe Lasak, Mikel Gorrotxategi Onomastika batzordeko idazkariaren zuzendaritzapean. Toponimo bakotxari buruzko fitxea osatu da, jatorria, etimologia, aldaerak, gertakizunak eta abarrak zehaztuz.
Andolin Eguzkitza zana gogoan, Santurtziko Mamariga kulturgune barrian
2011-12-15 10:20 Euskerea berbagaiMamariga Kulturgunea edegiko dabe abenduaren 16an, Santurtzin; eta bertan, Andolin Eguzkitza zanaren omenezko txoko bat egongo dala jakinarazo dau Euskaltzaindiak. Andolin Eguzkitza (Santurtzi, 1953 - Bilbo, 2004) idazle eta euskaltzain osoa izan zan, orain arte Ibaizabalen itsasadarraren ezkerraldean Euskaltzaindiak izandako kide bakarra.
Agosti Chaho eta erromantizismoa Euskal Herrian, aztergai Baionan
2011-12-12 16:35 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiak Agosti Chahoren omenezko jardunaldia egingo dau abenduaren 16an, Baionan, Iker zentroan. Literatura Ikerketa batzordeak antolatu dau ekimena. Goizean, hiru berbaldi izango dira; eta, arratsaldean, Akademiak agiriko bilkura egingo dau. Jean Haritschelhar eta Txomin Peillen euskaltzainek egitarauaren barri emon eben Baionan, prentsaurrekoan.
Agortuta egozan Mikel Zarateren eta Pablo Zamarriparen aspadiko lanak berrargitaratu ditu Mendebalde Alkarteak
2011-12-08 14:37 Euskerea berbagaiHarribitxi bi aurkeztu ditu Mendebalde Alkarteak Durangon: Mikel Zarateren Influencias del vascuence en el habla castellana (Bigarren argitaraldia) eta Pablo Zamarriparen Manual del vascofilo (Hirugarren argitaraldia), biak be aspaldi agortuak.
Bizkaiko Aldundiak 4,4 miloe euro banatuko ditu euskerazko proiektuak sustatzeko
2011-12-08 10:31 Euskerea berbagaiLau laguntza mota arautzen dituen lau dekretu onartu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak eta laguntzon helburua da datorren urtean euskerearen erabilerea sustatu, zabaldu eta normalizetea Bizkaian. Eskabideak aurkezteko epea 2012ko urtarrilaren 2an hasi eta 31n amaituko da.
Kontseiluak 'Euskaraz bizi nahi dut' liburua aurkeztu dau Durangon
2011-12-05 17:42 Euskerea berbagaiEuskaraz bizitearen aldeko dinamikan dagozan 21 idazlek eta beste hainbat ilustratzailek sortutako testuakaz eta marrazkiakaz osotutako liburua da gaur aurkeztutakoa.
Abenduak 3, Euskerearen Eguna: ospakizun eguna izateaz gan, gure hizkuntzeagazko dogun konpromisoa berresteko eguna be bada
2011-12-02 15:31 Euskerea berbagai1949an, Eusko Ikaskuntza Erakundeak eta Euskaltzaleen Biltzarrak abenduaren 3a Euskerearen Nazinoarteko Eguna izentau eben egun haretatik, guztiontzako ospakizun eguna izateaz gan, gure hizkuntzeagazko dogun konpromisoa berresteko eguna be bada.
'Linguae Vasconum Primitiae' liburuaren argitalpen faksimilea aurkeztu dabe Eusko Legebiltzarrak eta Euskaltzaindiak
2011-12-02 14:48 Euskerea berbagaiBernard Etxepareren 1545eko Linguae Vasconum Primitiae liburuaren argitalpen faksimilea aurkeztu dabe Eusko Legebiltzarrean. Jatorrizko testuaz gan, oraingo ortografiarako egokitutako euskerazko bersinoa be badauka edizino barriak, gaztelaniazko, frantsesezko, ingelesezko, alemanezko eta italierazko itzulpenak bere bai. Legebiltzarrak eta Euskaltzaindiak emon dabe argitara.
Kontseiluak Hezkuntzeari buruzko VI. Jardunaldia egingo dau abenduaren 16an, Donostian
2011-12-01 11:11 Euskerea berbagaiAbenduaren 16an, Kontseiluak Hezkuntzeari buruzko VI. Jardunaldia egingo dau Donostiako Miramar Jauregian, Haur hezkuntzearen garrantzia euskerearen jabekuntzan eta garapenean izenburupean. Parte-hartzea dobakoa izango dan arren, izena emotea beharrezkoa da.
Euskerazko Produktuen Katalogo barriaren 10.000 ale banatuko ditu Getxoko Udalak
2011-11-29 14:53 Euskerea berbagaiOraingoa 14. edizinoa izango da eta danetara 200.000 ale banatuko dira, Euskal Herriko 100 bat udal eta mankomunidadetako Euskera Zerbitzuen eskutik.
Ainhoa Arregi bilbotarrak irabazi dau Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen V. Txapelketea
2011-11-29 13:21 Euskerea berbagaiAinhoa Arregi bilbotarra, nagusitu zan finalean, akatsik bako lana egin ostean. Haren ondotik sailkatu ziran Ibon Zaldua donostiarra, Xabier Azkue zumaiarra eta Txipi Ormaetxea arrasaterra, lehiaketa ederra egin ostean.
Badator Euskerearen Nazinoarteko Eguna
2011-11-28 14:42 Euskerea berbagaiAzken urteotan, Bizkaiko udalerri gehienetan makina bat ekintza antolatu dira Euskerearen egunari lotuta; hori dala eta, Bizkaiko Foru Aldundiak lurralde mailako ikuspegia emon gura izan deutso egunari eta, aurten be, ekitaldi horreek guztiak josteko asmoz, Euskerearen Eguna iragarteko kartela jarri dau Bizkaiko euskera zerbitzu guztien esku eta ekimenon agenda bizkaia.net atarian argitaratuko dau.
Bermeon 2010ean jaiotakoen liburua aurkeztu dabe
2011-11-28 13:27 Euskerea berbagaiGure txikirrikirrintxuek trankil egon daitekez, seguru nago zuek gurasoek, umearen belarri zein bihotzak euskerearen bitartez laztantzen jarraituko dozuezala. Halantxe egin dozue bermeotarrok historian zehar. Ez dozue orain atzera egingo ezta? Modu sinple eta gozo honetan bizirik iraun dau euskereak orain artean milaka urteetan eta halantxe jarraituko dau zeuei esker.
'Euskal Gramatika. Lehen Urratsak – VII (Perpaus jokatugabeak)' lana aurkeztu dau Euskaltzaindiak
2011-11-25 15:39 Euskerea berbagaiEuskal Gramatika. Lehen Urratsak – VII (Perpaus jokatugabeak) liburukia Euskaltzaindiaren Gramatika batzordeak egin dauen lanaren emoitzea da eta amaierea emoten deutso Euskal Gramatika. Lehen Urratsak izeneko bildumeari.
Itxaropena ikastoleak musika sortzaileei zuzendutako lehiaketea abiarazo dau 2012ko Ibilaldiaren abestia egin deien
2011-11-15 14:31 Euskerea berbagaiIbipuntuzero lemapean, 2012ko maiatzaren 27an egingo da Ibilaldia Trapagarango Itxaropena Ikastoleak antolatuta eta kantua aukeratzeko lehiaketea abiarazo dabe.
Euskereak Araban bizi dauen egoerea aztergai, XVI. Jagon Jardunaldietan
2011-11-09 14:54 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiaren Sustapen batzordeak antolatuta, XVI. Jagon Jardunaldiak egingo ditu Euskaltzaindiak, Gasteizeko Artium Museoan, Arabatik Arabara euskaraz izenburupean. Arabako alkarte eta erakundeekaz batera, eta Foru Aldundiaren laguntzinoagaz atondu da ekimena.
Murrizketa gehiago Nafarroako euskerazko hedabideentzako
2011-11-09 12:57 Euskerea berbagaiNafarroako euskerazko hedabideek eta Topaguneak, Euskara Alkarteen Federazinoak, salatu nahi dogu beste behin be Euskarabideak murrizketak ezarri deuskuzala.
Euskaltzaindiak ikerkuntzarako erakunde izateko izena emon dau Espainiako Zientzia eta Barrikuntza Ministerioan
2011-11-08 10:00 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiak ikerkuntzarako erakunde izateko izena emon dau Espainiako Zientzia eta Barrikuntza Ministerioan. Akademia sorreratik bertatik ikerkuntza lanetan dabil buru-belarri, baina azken urteotan areagotu egin dau arlo horretan egiten dauen ahalegina.
Bizkaiko Aldundiak eta Abokatuen Elkargoak euskerearen erabilerea sustatuko dabe erakunde judizialen aurrean
2011-11-03 12:17 Euskerea berbagaiAkordioak lau urterako konpromisoa eskatzen deutse bi alderdiei eta, haren bidez, bi erakundeek konpromisoa hartu dabe administrazinoaren arloko jurisdikzino eskudunen aurreko prozedura penal eta zibiletan euskerearen erabilerea bermatzeko.
Euskerearen erabileraz hausnartzeko World Kafe arrakastatsua Elorrion
2011-11-02 13:09 Euskerea berbagaiElorrioko merkataritza eta ostalaritzan gaztelania da nagusi, eta alor sozioekonomikoan hizkuntzeak dauen egoera eta estatusa ganerako erabilera-eremuetan dauenaren antzekoa da. Edozelan be, herritarren gogoa aurrera begira euskerearen presentzia eta erabilera areagotzea da.
Sinatu edozer egin leiteke, baina neurriak... Prentsaburu erdalduna izentau barri dabe. País!
»» San Mamesen be 'Lehenengo berbea ...