Korrika 18 mundiala izan da
2013-03-26 14:38 Euskerea berbagaiKorrika 18 mundiala izan da. Holan hasi dau Edurne Brouardek domekan Baionan amaitu zan Korrikaren balorazinoa. Inoiz baino parte-hartzaile gehiago izan ditu Korrikak, eta sekula ez da izan hain plurala. Euskal Herriko mugak gainditu ditu, bost kontinenteetaraino ailegau da.
Korrika 18 mundiala izan da. Holan hasi dau Edurne Brouardek domekan Baionan amaitu zan Korrikaren balorazinoa. Inoiz baino parte-hartzaile gehiago izan ditu Korrikak, eta sekula ez da izan hain plurala. Euskal Herriko mugak gainditu ditu, bost kontinenteetaraino ailegau da.
Andoainen abiatu zan Korrika, martiaren 14an, eta handik hamar egunera, Baionan amaitu. Bi mila kilometrotik gora egin ditue makina bat euskaltzalek egunotan. Dan-danei eskerrak emon gura izan deutsoz Edurne Brouard Korrika 18-ko arduradunak: Eskerrik asko modu batean edo bestean parte hartu daben guztiei, eta eskerrak bihotz-bihotzez ikasle eta irakasle guztiei.
Beste ekitaldi batzuetan parte hartu ez dabenek be bat egin dabe aurten Korrikagaz, inoiz baino lagun gahiago batu dira, kilometro gehiago eta lekuko-eroale gehiago bere. Horregaitik danagaitik, Korrika 18 mundiala izan dala nabarmendu dau. Diasporan be presentzia berezia izan dau ekimenak, 30 lekutan izan da, munduko bost kontinenteetan.
Teknologia barriak lagun izan ditu Korrikak. Interneten zabalpen handia izan dau, eta sare sozialeten be agirian egon da, Facebooken, berbarako, 5.160 lagun egin ditu. Sakeleko aplikazinoak erantzun polita izan dau, 11.900 bider deskargau dabe. Ezinezkoa ei da zehatz zenbat lagunek parte hartu daben jakitea, dana dala antolatzaileek gizartearen herenak zeozelan Korrikagaz bat egin dauela erexten deutse.
Korrika 18-ren balorazinoa sano ona izan arren, antolatzaileek kezka bat daukie. Egun zoragarriak emon doguz bidean, baina hemendik aurrera, zer? Hau kanalizau beharra dago, adierazo dau Brouardek. Hori da Korrikaren benetako erronkea.
Mertxe Mujika AEK-ko koordinatzaile nagusiak Amets Arzallusek Baionan, Korrikaren amaieran, irakurritako mezuaren zati bat izan dau gogoan: Hizkuntzeak egiten gaitu gu eta guk egiten dogu hizkuntzea. Alkarren lekuko gara. Hizkuntzea kohesinorako tresnea dala esan dau Mujikak. Euskeraz biziteko aukerak eta baldintzak behar dira, euskeraz ikasteko erraztasuna emonez eta arlo publikoan erabilteko aukerea izanez. Euskalgintza osoak kezka bera dauka, guk geure konpromisoa beteko dogu, gauza bera eskatu nahi deutsegu ganerako eragile eta erakundeei. Deia hiru admnistrazino nagusiei zabaldu deutse Korrikak, aurtengo leloa, Eman euskara alkarri, errealidade izan daiten.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!