Ate edegiak Iparraldeko ikastoletan

Bizkaie! 2013-04-03 15:52   Euskerea berbagai

Seaskak jakinarazo dau bere ikasle kopuruak 3000 zenbakia gainditu dauela, joan dan urtarriletik sartu diran umeei esker. Murgiltze sistemea aukeratu daben guraso barrien artean, eskualdeko kirolari famatuenetariko bat bada: Aretz Iguiniz, Baionako Aviron errugbi taldearen zutabea eta zapatuko ate edegien hitzorduan parte hartuko dau.

Lehen, euskerea gehienbat familietan ikasten zan. Gaur egun, ostera, eskolea da hizkuntzea transmitiduteko tresna inportantena. Murgiltze-sistemea euskalduntzeko sistemarik eraginkorrena da. Ikastolan, euskereari lehentasuna emoten jako eta umeek euskal kulturearen aniztasuna, aberastasuna eta berezitasuna biziteko aukerea izaten dabe. Ondorioz, gure kulturearen aktore kreatibo bilakatzeko aukerea eskaintzen jake. Ama ikastolatik lizeoraino murgiltze sistemea proposatzen dauen sare bakarra Seaska da.


Ate edegiak

Apirilaren 6an, Iparraldeko ikastolak zabalik egongo dira. Horrek ez dau esan nahi urtean zehar ikastolak leku zarratuak diranik baina egun horretan irakasle zein gurasoakaz berba egiteko eta lekuak bisitetako aukera ezin hobea izango da. Gai guztiak jorratu daitekez: kopuruak, ikaslearen jarraipena, gastuak, euskeraz ez dakiten gurasoen arazoak...

Seaskak jakinarazo dau bere ikasle kopuruak 3000 zenbakia gainditu dauela, joan dan urtarriletik sartu diran umeei esker. Murgiltze sistemea aukeratu daben guraso barrien artean, eskualdeko kirolari famatuenetariko bat bada: Aretz Iguiniz, Baionako Aviron errugbi taldearen zutabea eta zapatuko hitzorduan parte hartuko dau.


Ikastolak

Ikastola alkarte eskolea da, alkarte kontratupekoa eskola pribatuko estatutuaren bidez Hezkuntza Ministerioari lotua dana. Ez dago alderdi politiko baten esanetara ez sinismen baten menpe. Egitarau ofizialak segiduten ditu. Azterketak ministerioak ezarritakoak dira. Irakasleek estaduko lehiaketak pasetan ditue eta Hezkuntza Ministerioak ordaintzen ditu.

Sistema desberdinen artean, ikastoletan erabilten dan murgiltzea da elebitasunerako egokiena. Klasean, haurtzaindegian, jolastorduetan, jantokian… umeak euskeraz komuniketan dau, ikasten dau. Hizkuntzea bereganatzen dau. Bestalde, pausuz pausu, frantsesa lantzen dau eta lehen mailea amaitutakoan bi hizkuntzetan trebea da.

Elebitasun goiztiarrari esker garatzen dituan gaitasunak, lagungarriak izango jakoz beste hizkuntzen ikasketetan be.

2012ko ikasturtean, danetara 30 ikastolek (3 kolegio eta lizeo bategaz) 3000 ikasle inguru eskolatzen ditue, ama ikastolatik baxoraino. Ikastola bakotxaren kudeaketea, gurasoen alkarte batek bere gain hartzen dau. Seaskak alkarte horreek guztiak batzen ditu.


Informazino gehiago: 05 59 52 49 24 telefono zenbakian eta. www.seaska.net webgunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu