AEK-k eta Euskaltzaindiak lankidetza hitzarmena sinatu dabe
2013-04-17 15:45 Euskerea berbagaiHitzarmen horrek AEKren eta Euskaltzaindiaren arteko alkarlana sendotzea dau helburu, eta euskerearen normalizazinorako proponiduten diran egitasmoen inguruan gauzatuko da, euskerearen jakitean, erabileran zein haren aldeko sustapenaren ikerketan, dibulgazinoan eta sentiberatzean batez be.
Gaur, apirilaren 17, AEK-k eta Euskaltzaindiak bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dabe Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan. AEKren izenean Mertxe Mugika koordinatzaile nagusiak sinatu dau, eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak. Eñaut Mitxelena AEK-k kaleratzen dauen Aizu! aldizkariaren zuzendaria eta Xabier Kintana Euskaltzaindiko idazkaria be ekitaldian izan dira.
Hitzarmen horrek AEKren eta Euskaltzaindiaren arteko alkarlana sendotzea dau helburu, eta euskerearen normalizazinorako proponiduten diran egitasmoen inguruan gauzatuko da, euskerearen jakitean, erabileran zein haren aldeko sustapenaren ikerketan, dibulgazinoan eta sentiberatzean batez be. Bai Andres Urrutiak, baita Mertxe Mugikak be, beren poza adierazo dabe; Orain gitxi -gogorarazo dau Mugikak- Korrika egin dogu, 'Eman euskara elkarri lelopean eta gaurko sinadura hau horren adibide garbia da, hemen erakunde bi alkartu garelako euskerea alkarri emoteko.
AEKren historia ulertzeko Euskaltzaindia ulertu behar dala esan dau jarraian, eta holan adierazo dau Andres Urrutiak be. Honen esanetan, Euskaltzainditik bertatik sortutako AEKgaz sinatzen dogu. Eta AEK-k aspaldian lortua dau heldutasuna. Beraz, sinatze honek esan nahi dau AEKtik sortutako fruitu eder eta oparoak barriro datozela Euskaltzaindira.
Besteren artean, hitzarmen horren ondorioz, Euskaltzaindia garatzen dagoan Lexikoaren Behatokia izeneko egitasmoa elikatzeko asmoz, argitaratutakoaren euskerazko testu-multzoa, Aizu! aldizkarian sortutakoa batez be, Akademiaren eskuetan jarriko dau AEK-k. Lexikoaren Behatokiaren helburua corpus monitore bat, lematizatua, etiketatua eta linguistikoki anotatua eregitea da. Egitasmo horretako testu-masak hainbat hedabidek euskeraz produzidutako barriak -ahozkoak nahiz idatzizkoak- hartzen ditu oinarritzat, zurrupatuz eta corpusaren zoru bihurtuz. Akademia, UZEI, Elhuyar eta EHUko Ixa taldearekin garatzen dago aitatu corpusa.
Horrezaz gan, honakoak dira hitzarmenaren ildo nagusiak:
• AEK-k antolatzen dituan ikastaro, jardunaldi, mintegi, aholkularitza, eta bereziki hizkuntzearen jakiteari zein erabilereari jagoken prestakuntzan, Euskaltzaindiaren gramatika, lexiko, ortografia, onomastika eta euskalkien erabilereari buruzko erispideak aintzat hartu, eta horreek zabaltzeko moduak landuko ditu.
• AEK-k Euskaltzaindiari egingo deutsoz gramatika, lexiko, ortografia, onomastika eta euskalkien erabilerearen inguruko konsultak eta horreei buruzko iradokizunak, eta Euskaltzaindiak konsulta horreei erantzuna emon edota bideratuko ditu. Holakoetan, teknologia barrien erabilerea sustatuko da.
• Bi erakundeok publiketan dituen argitalpenak alkarren artean trukatuko ditue. Gainera, argitalpen-egitasmoak konpartiduko ditue.
• Erakunde biok erraztasunak emongo deutsiez elkarri egoitza nahiz azpiegiturea erabilteko, adosten dituen ekintzetarako.
Helburu horreek lortzeko, AEK-k eta Euskaltzaindiak Jarraipen Batzordea sortuko dabe, erakunde bakotxeko bina kide izango dituana. Hitzarmenak bost urteko iraupena izango dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!