Euskaldunentzako topagunea laster da abian Etxebarrin
2013-04-12 11:26 Euskerea berbagaiHego Uribeko Etxebarri herrian biztanleen laurena euskalduna da, eta beste horrenbesteko euskeraz ulertzeko kapaza da. Halanda be, erabilerea % 3 ingurukoa besterik ez da. Egoerearen ganeko gogoetea egiteko, hitzordua ipini dabe: apirilak 19, 19:00etan, CIME zentroan.
Hego Uribeko Etxebarri herrian biztanleen laurena euskalduna da, eta beste horrenbesteko euskeraz ulertzeko kapaza da. Halanda be, erabilerea % 3 ingurukoa besterik ez da. Egoerearen ganeko gogoetea egin eta euskeraz bizi ahal izateko pausuak emoteko asmoz, euskera alkartea sortzeko deialdia zabaldu dau Etxebarri euskaltzale talde batek. Hitzordua be ipini dabe: apirilak 19, 19:00etan, CIME zentroan.
Euskereak herrian bizi dauen egoereak arduratuta, Udalak sustatutako Berbalapiko mintzapraktika taldeetako hainbat kideren ekimenez, herriko euskaltzale talde bat gaiaren ganean hausnartzen hasi zan orain urte bi. Udaleko euskera sailaren laguntzinoagaz, herriko euskaldunok bizi dogun egoera aztertu eta, ha hobetzeko lehen pausu lez, euskaldunon topagune bat sortzeko ideia lantzen gabilz, azaldu dabe taldekideen ohar batean.
Etxebarriko euskaldunen topagunea Udaletik independentea izango dala nabarmendu dabe, baina administrazino publikoekaz alkarlanean jardungo dau.
Gogoetak ekintza bihurtu gura dabe, horregaitik batzar edegia antolatu dabe apirilaren 19an, 19:00etan, CIME zentroan, Etxebarriko Udal Informatika Zentroa. Orain arte egindako gogoeten ondorioak aurkeztuko ditue, eta Etxebarriko euskaldunak batzeko proposamena egingo da. Etxebarrin bizi eta euskareagazko ardura daben euskaldun guztiak konbidau ditue, guztien artean herri euskaldunagoa margotzen hasteko.
Ekimenaren ganeko informazino gehiago gura izan ezkero: e3sortzen@gmail.com
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!