'Hogeita abar urte' lelopean, maiatzaren 12an egingo dau Seaskak 30. Herri Urrats

Bizkaie! 2013-03-05 14:48   Euskerea berbagai

Seaskak Iparraldeko ikastolen aldeko Herri Urrats jaiaren 30. urtemugea ospatuko dau maiatzaren 12an, Senperen, Hogeita abar urte lelopean. Bixente Hirigarai Intxai bertsolariak sortu dau aurtengo leloa, eta Paxkal Indok logoa. Kantua, barriz, Xutik taldeak egin dau.

Seaskak Iparraldeko ikastolen aldeko Herri Urrats jaiaren 30. urtemugea ospatuko dau maiatzaren 12an, Senperen, Hogeita abar urte lelopean. Bixente Hirigarai Intxai bertsolariak sortu dau aurtengo leloa, eta Paxkal Indok logoa. Kantua, barriz, Xutik taldeak egin dau.

Berezia ez eze, aurtengo Herri Urrats oso garrantzitsua izango dala gogorarazo dau Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariak; Frantziako Gobernuko ordezkariak esan dauenez, udalek ezin ditue ikastolak finantzau, Falloux legeak galarazoten dauelako diru publikoa erabiltea eraikuntza pribatuak egiteko eta ganera Hendaiako ikastolea eregiteko trabak ezarri ditu; horri gehitu behar jako aurreko Eusko Jaurlaritzeak ez deutsela agindutako 400.000 euroko laguntzinoa emon.

Orain 30 urte Kanboko Xalbador eregiteko abiatu eben Herri Urrats proiektua eta aurten ikastetxe hori zaharbarritzeko erabiliko dabe batuko dan dirua. Egitaraua ia amaitua dago eta denpora gitxi barru emongo dabe horren barri.

Ipar Euskal Herrian euskerea ez da hizkuntza ofiziala. Inkesta soziolinguistikoak erakutsi dau galtze prozesua indarrean dagoala oraindino eta joera hori aldatzeko, Frantziak euskereari ofizialtasuna autortu behar deutsola nabarmendu dau Alain Boscq Herri Urratseko kideak. Seaskak hiru hamarkadako bidea egin dau, baina anitz gehiago ditu aurrean. Eta euskerearen garapena bermatzeko funtsezkoa dau erakunde publikoen eta herritarren laguntzinoa.

Ipar Euskal Herriko ikastolei emoten deutsezan diru laguntzinoak mantenduko dituala berretsi dau Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak. Diru laguntzino horreek EEP Euskararen Erakunde Publikoaren bidez helarazoten eta kudeatzen dira, hitzarmen batek arauturik. Uriartek prestasuna adierazo dau euskereari laguntzinoa emoteko euskerearen lurralde osoan, Euskal Herri osoan, hain zuzen. Laguntza horreek emoterakoan, inongo legerik ez dala urratzen nabarmendu dau. Azken urteotan, urtero 450.000 euro inguru bideratu izan ditu Jaurlaritzeak Iparrraldean euskerearen aldeko hizkuntza politikea sustatzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu