Abian da Batxilergoan eta Lanbide Heziketan euskerazko ikasketak sustatzeko kanpainea
2013-03-11 14:00 Euskerea berbagaiNahi dudalako! leloa ardatz hartuta, Enkarterriko Mankomunidadeko Euskera Zerbitzuak Bizkaiko hainbat Udalekaz batera abian jarri dau Batxilergoan eta Lanbide Heziketan euskerazko ikasketak sustatzeko kanpainea.
Nahi dudalako! leloa ardatz hartuta, Enkarterriko Mankomunidadeko Euskera Zerbitzuak Bizkaiko hainbat Udalekaz batera abian jarri dau Batxilergoan eta Lanbide Heziketan euskerazko ikasketak sustatzeko kanpainea. Ekimen honen hartzaileak DBHko (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako) 4. mailan euskerazko ereduetan ikasten dabilzan gazteak dira. Gazte horreei ondorengo urteetan be ikasketak, Batxilergokoak zein Lanbide Heziketakoak, euskeraz egiten jarraitzeko informazinoa emoten jake Mankomunidadea osotzen daben udalerrietako ikastetxeetan, kanpainarako beren-beregi zabaldu dan www.nahidudalako.com webgunean sartuta. Bertan, Bizkaiko 10 eskualdeetako datuak batu dira: euskeraz ikasteko aukerea eskaintzen daben ikastetxeen datuak, euretara heltzeko garraiobideak eta bestelako datuak. Aurten gainera, unibersidadeko eskaintzea zein dan ikusteko aukerea be badabe gazteek eta euren zalantzen inguruan eztabaidatzeko tuentia be erabilgarri izango dabe. Horregaz batera, DBH amaitu eta euskerea ikasten jarraitu daben hainbat gazteren testigantzak be jaso ditue webgunean. Euretan gazteek zergaitik ikasi daben euskeraz eta horrek ze onurak ekarri deutsezan azaltzen dabe.
Gainera webgunean sartu eta inkestan parte hartzen daben gazteek hainbat sari irabazteko aukerea izango dabe, besteak beste, tableta, Nintendo 3 DS eta multi-abentura egun pasa.
Aurten, horregaz batera 1997an jaiotako gazteen gurasoei gutuna bialdu jake, edade horretan gurasoek be zeresana izaten dabelako gazteek hartu beharreko erabagian. Danetara, 136 gutun bialdu dira.
Bestalde, kanpaineari lotuta, ikasleentzako hainbat berbaldi antolatuko dira. Euretan euskeraz ikastearen garrantzia nabarmendu eta aitatu webgunean zer topauko daben azalduko jake gazteei. Hizlaria Itxaso Paya izango da eremu eta familia ez euskaldunean bizi arren euskerea lehen hizkuntzatzat dauen bertsolari eta aktore gaztea. Bost berbaldi emongo ditu: martiaren 8an, Zallako liburutegian, berbaldi bi emon zituan; martiaren 19an, Sodupeko Kultur Etxean, beste berbaldi bi emongo ditu bertoko ikastetxeetako ikasleentzat; eta apirilaren 9an, San Viator ikastetxean izango da eta bertan Sopuertako eta Karrantzako ikasleak alkartuko dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!