Bidea marraztera goaz, XXI. mendeko Donostia euskalduna!

Bizkaie! 2013-03-12 14:29   Euskerea berbagai

Abiapuntutzat, 6 alkargune-saio berezi izango dituan ziklo bat atondu dau Bagerak, geure artean ideia ekatxak sortzeko, bide emoteko, ideia horreek alkar trukatzeko, aztertzeko, eztabaidatzeko… Azkenean danon artean marrazten joan ahal izateko Donostiako euskaldunon ikusgarritasunaren alde abiatu geinkezan ekimen desbardinak.

Bagera Donostiako Euskaltzaleen Alkarteak, euskaldunok Donostian euskeraz natural bizi ahal izatea dau helburu. Eta aurrera bidean, Donostiako euskaltzale -danakaz- nahi geunke geure ahalegina be konpartidu, daukaguzan hutsuneak hobeto identifiketako, lehentasunak zehazteko, hausnartzeko gure indar guneak zelan hobeto erabili… Aldi berean, Donostiako komunidade euskaltzalea, eta Donostian gure egunerokoan, gure lanean... euskeraz eta euskerearen inguruan bizi garen euskaltzale ugariak trinkotu guran, gero eta ikusgarriago bihurtzeko Donostiako gizartean.

Asmo horretan, hausnarketa bide eta garai bateratua zabaldu nahi izan dabe, Donostiako era, jokera eta ikuspuntu guztietako euskaltzaleak apurka-apurka berrantolatzen hasteko. Bageraren inguruan izan daiteke, baina ez dau zertan holan izan; danon artean erabagiko da modurik eraginkorrena.

Abiapuntutzat, 6 alkargune-saio berezi izango dituan ziklo bat atondu dabe, danon artean ideia ekatxak sortzeko, bide emoteko, ideia horreek alkar trukatzeko, aztertzeko, eztabaidatzeko… Azkenean danon artean marrazten joan ahal izateko Donostiako euskaldunon ikusgarritasunaren alde abiatu daitekezan ekimen desbardinak.

Sei saioak hausnarketa edegikoak izango dira eta saio bakotxaren ondoren, bertan aitatu, landu, eztabaidatutako ideia eta puntuak batuko litzatekez gero barriro guztioi helarazoteko eta osotzen joan daitezan. Zikloa martian hasiko da eta maiatzean amaitu. San Telmo museo barrituko ekitaldi aretoan izango dira hitzorduak arratsaldeko 19:00etan hasi eta 21:00ak arte.

Saio bakotxaren hasiereak, Bagerako arduradunen batez gan, abiatzaile, dinamizatzaile, zirikatzaile, aditu edo aritu bat izango dau, lehen 35-45 minutuetan bere ikuspuntu guztiz librea azaltzeko bere esperientzia eta eskarmentu propiotik abiatuta ondoko galderetara inguratzen saiatuz:

- Zure ikuspuntutik, zer behar dogu / behar geunke XXI. mendean Donostia euskaldun izateko?

- Zelan bihurtu gaitekez euskaldunak ikusgarri eta erakargarri Donostian?

- Zer egin geinke, zelan antolatu beharko geunke donostiar euskaltzaleok bide horretan?


Bidea marraztera goaz, XXI. mendeko Donostia euskalduna!. Egutegia:

- Martiak 14. Eguena: Mikel Zalbide.
- Martiak 21. Eguena: Donostiako Piratak.

- Apirilak 16. Martitzena: Mari Jose Azurmendi.
- Apirilak 23. Martitzena: Lorea Agirre eta Igor Otxoa.

- Maiatzak 14. Martitzena: Joseba Alvarez.
- Maiatzak 21. Martitzena: Beñat Gaztelumendi eta Asier Basurto.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu