'Poziktibity' kanpainea, euskeraz berba egiteko konbita positiboa

Bizkaie! 2014-05-26 15:28   Euskerea berbagai

Kanpaina bat baino gehiago da Poziktibity, jarrera bat, tonu bat da, ekimenaren arduradunen eretxiz. Euskerearen erabilerea bultzatzea dau oinarri, eta horretan ikusiko doguz bai kalean bai sarean bai komunikabideetan hainbat persona ezagun, esaterako, Imanol Agirretxe eta Aritz Aduriz futbol-jokalariak.

Kanpaina bat baino gehiago da Poziktibity, jarrera bat, tonu bat da, ekimenaren arduradunen eretxiz. Euskerearen erabilerea bultzatzea dau oinarri, eta horretan ikusiko doguz bai kalean bai sarean bai komunikabideetan hainbat persona ezagun, esaterako, Imanol Agirretxe eta Aritz Aduriz futbol-jokalariak.

Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza eta Kulturako sailburuak, Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako salburuordeak eta Maite Iturbe EITBko zuzendariak emon dabe Poziktibity ekimenaren barri, eta ostean, Imanol Agirretxe eta Aritz Aduriz futbol-jokalariek kanpainan izandako parte-hartzea azaldu dabe. Bilbon izan da ekitaldia, EHUren Bizkaia Aretoan.

Euskerearen ezagutzeak eta erabilereak ez dabe azkenengo urteetan modu berean gora egin, hori izan da oraintsu aurkeztutako V. Mapa Soziolinguistikoaren emoitzetako bat. Cristina Uriartek datuok gogoan izan ditu Poziktibity-ren aurkezpenean, arduratu egiten gaitue, horregaitik uste dogu euskerearen erabilerea sustatu egin behar dala, eta giro positibo batean ganera.

Gizartean erreferente diran personen alkarrizketak dira Poziktibity-ren oinarria. Euren jarduera profesionalagaitik dira ezagunak, ez euskerearen arloan behar egiten dabelako, eta ganera sarri agiri dira hedabideetan. Euskaldunak dira eta euskerea egunero darabile. Euskerea erabiltearen lilurea, erakarmena, gozamena, plazerra lau haizetara zabaldu nahi dogu, hori da 'Poziktibity', azaldu dau Patxi Baztarrikak. EITBk bat egin dau kanpaineagaz, eta kanpainearen tonuagaz bere bai. Maite Iturbek euskeraz bizitera animau dau jentea, euskerazko edukiak konsumidutea nahi dogu.

Poziktibity akronimoa da, pozik, positivity eta activity berbakaz osotutakoa. Bideoak izango dira kanpainearen ardatza, eta horreetatik telebisinoko spotak, irratietako iragarkiak eta abar sortuko dira. Webgunea be badauka daborduko ekimenak, Poziktibity.com. Herritarrek iruzkinak eta kritikak idatzi ahal izango ditue.

Lehenengo bideoko protagonistak Imanol Agirretxe eta Aritz Aduriz futbol-jokalariak dira, euren lanean eta bizitzan euskereak daukan presentziaz eta garrantziaz berba egiten dabe. Jenteak gure inguruan daukan perzepzinoa erdal mundukoa da, komunikabideetan agertzen garanean erderaz egiten dogu eta horregaitik izan daiteke. Euskeraz egiten urten ezkero, perzepzinoa desbardina izango litzateke, azaldu dau Agirretxek. Euskerea gure eguneroko hizkuntzea dala erakutsi nahi dogu. Nire ekarpenak euskerearen erabilerea bultzatzeko balio badau, ederto, ganeratu dau Aduritzek.

Sarritan bildurragaitik eta lotseagaitik ez da egiten euskeraz, horregaz amaitzea dau helburu kanpaineak. Euskerarik txarrena egiten ez dana da -esan dau Baztarrikak- eta egiten diran euskera guztiak dira onak. Bikain edo ez hain bikain, erabilten dana da euskerarik onena.

Kanpainako bideo bakotxak gai zehatz bat jorratzen dau, eta personaia ezagunen alkarrizketak batuko ditu. Etxean, lanean, denpora librean... euskereagaz daukien harremana azalduko dabe. Futbolariez aparte, ez dabe ganerako protagonisten izenik esan prentsaurrekoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu