Ana Toledo eta Jabier Kaltzakorta, Euskaltzaindiko Literatura Ikerketea eta Herri Literaturea batzordeetako arduradun barriak
2013-12-23 13:56 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiak Literatura arloko batzorde bitan arduradun barriak izentau ditu. Halanda ze, Ana Toledo izango da aurrerantzean Literatura Ikerketa batzordeko burua, eta Jabier Kaltzakorta, Herri Literatura batzordekoa.
Euskaltzaindiak Literatura arloko batzorde bitan arduradun barriak izentau ditu. Halanda ze, Ana Toledo izango da aurrerantzean Literatura Ikerketa batzordeko burua, eta Jabier Kaltzakorta, Herri Literatura batzordekoa.
Irailean hildako Jean Haritschelhar zan Literatura Ikerketa batzordeko arduraduna. Ana Toledo euskaltzain osoak beteko dau, beraz, harek itxitako hutsunea. Antzuolan jaioa da Ana Toledo, 1954an. Filologia Hispanikoan lizentziaduna eta Euskal Filologian doktorea da. Deustuko Unibersidadean irakaslea da, han Euskal Literaturea, Egungo Euskal Eleberria eta XX. mendeko Euskal Literaturea erakusten ditu. 2005eko urriaren 21ean izentau eben euskaltzain oso. Euskal literaturea dau langai eta aztergai nagusiena. Hainbat idazleren lana aztertu dau, Azkue, Mogel, Etxepare eya d’Abbadierena, besteak beste. Euskaltzaindiko Literatura Ikerketa batzordeko kidea daberau sortu zanetik.
Jabier Kaltzakorta Markinan jaio zan,1961ean. Euskal Filologian lizentziaduna da. 1994tik, Deustuko Unibersidadeko irakaslea da ondoko gai honeetan: Ahozko literaturea, Euskal Literaturea (XVI.-XIX. mendeak) eta Euskal hizkuntza eta hizkuntza modernoak. Euskaltzain osoa da, 2013ko garagarrilaren 19an izentau eben. Herri literaturan eta paremiologian aditua da. 2009tik, Auspoa taldeko kidea da, Joxemari Iriondo eta Pello Esnalegaz batera. Labayru Ikastegiko ikertzailea, Etniker Euskalerria taldeetako eta Mendebalde Kultura Alkarteko kidea be bada. Derioko Udako Euskal Ikastaroetako irakaslea be izan zan. Euskaltzaindiko Herri Literatura batzordeko kidea da eta Azkue Literatur Sarien epaimahaikoa da aspalditik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!