'Mugan bizi, bizi' lemapean, martxan dago Araba Euskaraz 2014 jaia

Bizkaie! 2014-01-27 14:17   Euskerea berbagai

Bagilaren 15ean, Lapuebla de Labarcan izango da aurtengo Araba Euskaraz ikastola arabarren jai handia. Samaniegoko kultur etxean egin eben aurkezpen ofiziala, zapatuan, eta eguraldia lagun izan ez arren jente nahikotxu batu zan.

Bagilaren 15ean, Lapuebla de Labarcan izango da aurtengo Araba Euskaraz ikastola arabarren jai handia. Samaniegoko kultur etxean egin eben aurkezpen ofiziala, zapatuan, eta eguraldia lagun izan ez arren jente nahikotxu batu zan.

Lapuebla de Labarcako Assa Ikastoleak hartu dau, beraz, 2014ko Araba Euskaraz jaia antolatzeko ardurea. Muga-mugan dago ikastolea, baina bizirik, aukeratuko lemeak berak argi azalten dauenez: Mugan bizi, bizi. Bagilaren 15ean batutako dirua ikastolearen egoera ekonomiko gatxa hobetzen laguntzeko erabiliko da, eta eraikinak berak behar dituan konponketa batzuk egiteko.

Leloaren bidez erakutsi gura dabe, gure mugan euskera bizi dala eta ez hori bakarrik, bizi-bizirik dagoala, bai urte askotan zonaldeko ikastolek egindako lanaren ondorioz, bai erakunde, alkarte, euskaltegi, bertso eskola... desbardinetatik egindakoari esker. Behin aurkezpena eginda, proiektuaren barri emoteko hainbat ekitaldi atondu ditue.

Assa Ikastolea 1978an sortu zan, guraso talde baten ekimenez. 1987an estreinau eben eraikina, eta ordutik makinatxu bat umek ikasi dabe euskeraz Arabako Errioxako herri horretan. Ikasturtero 300 bat ikasle izaten ditu ikastoleak. Assaren historia batzen dauen bideoa egin dabe, ikusi gura izan ezkero, hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu