Miren Ibarluzeak 'Literaturea eta hizkuntza minorizatuak' jardunaldietan parte hartuko dau, Sorbonan

Bizkaie! 2014-02-17 11:52   Euskerea berbagai

Parisko Sorbonne Nouvelle 3 Unibersidadeak Literaturea eta hizkuntza minorizatuak jardunaldiak antolatu ditu asteon, zezeilaren 19an eta 20an. Eremu urriko hizkuntzen literaturen egungo egoerea izango dabe berbagai, eta Miren Ibarluzea irakasleak emongo dau euskerearen barri.

Lau gai nagusi izango dira jardunaldion ardatzak: literaturea eta itzulpena; literaturea, emakumeak eta identidadea; literaturea komunikabideetan; eta literaturea eta poderea.

Hainbat herrialdetako adituek hartuko dabe parte. Euskeraren ganeko berbaldia Miren Ibarluzeak emongo dau, Etxepare Institutuak Sorbonne Nouvelle Paris 3 Unibersidadean daukan euskera eta euskal kultura irakasleak, eta BIZKAIE!-eko kolaboratzaileak. Galeuscak sortutako bideo bat, ganera, amaierako mahai-inguruaren abiapuntuetako bat izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu