UPV/EHUk Euskera Plan Gidari barria onartu dau

Bizkaie! 2013-12-23 12:02   Euskerea berbagai

Bi komunidade linguistikoentzat gustukoa izango dan unibersidadea sustatu nahi dau planak, eta bakotxak egiten dauen hizkuntza-aukerea oztopo ez izatea unibersidadeko talde desbardinek beren eginkizunak beteteko orduan, irakaskuntzan, administrazinoan nahiz ikerketa-arloan, esan dau UPV/EHUko Euskerearen arloko Xabier Etxaniz errektoreordeak.

Abenduaren 19an egindako Unibersidadeko Gobernu Kontseiluan onartu zan 2013-2017 UPV/EHUko Euskara Plan Gidaria. Egitasmo horrek, besteak beste, beren jardunean unibersidadeko kideak euskeraz edo gaztelaniaz eroso sentidutea dau helburu. Bi komunidade linguistikoentzat gustukoa izango dan unibersidadea sustatu nahi dau planak, eta bakotxak egiten dauen hizkuntza-aukerea oztopo ez izatea unibersidadeko talde desbardinek beren eginkizunak beteteko orduan, irakaskuntzan, administrazinoan nahiz ikerketa-arloan, esan dau UPV/EHUko Euskerearen arloko Xabier Etxaniz errektoreordeak.

Azken urteetan UPV/EHUn aldaketa asko izan dira: gradu eta graduondoko ikasketak Europako markora moldatu dira, nazinoarteratze prozesu batean sartu dira, ikerketearen arloan aurrerapen handiak egin dira eta gizarteko esparru gehiagotan igarri da Unibersidadearen eragina. Arlo horreetan guztietan, Unibersidadeak aurrera egin dau, bai eta euskerearen presentziak be.

UPV/EHU elebidun bat lortze aldera, neurri garrantzitsuak hartu ditu Unibersidadeak aurreko urteetan, batetik, administrazino eta zerbitzuetako langileak eta irakasle eta ikertzaileak euskalduntzeko prozesuak jarri ditu abian; eta, bestetik, publikazinoak, irakaskuntzarako materialak, zientzia produkzinoa eta tesiak euskeraz izan daitezen lan handia egin dau.

Euskerazko eskaintzeari jagokonez, honako helburu honeek ezarri ziran, besteak beste, 20072012 Euskera Plan Gidarian: graduetan kredituen % 79,5 euskeraz eskaintzea (2013ko udagoienean, kredituen % 80,9 eskaintzen dira euskeraz; graduondoko ikasketetan, euskerearen presentzia bermatzeko, 2013ko amaieran, 540 kreditu euskeraz emotea (momentu honetan, 766 kreditu eskaintzen dira). Irakasle-ikertzaileei jagokenez, lehen helburua irakasleen % 47 elebidun izatea lortzea zan (momentu honetan, helburua lortu da), eta irakasle elebidunen artean, helburutzat % 64 doktore izatea jarri zan (eta momentu honetan irakasle elebidunen % 75 da doktore).

Ikusten danez, aurreko planean jarritako helburuen betetze maila oso altua izan da, %98an betez. Irakasle, material sorkuntzan, itzulpengintzan, graduondoko eskaintza, trebakuntza eta abarretan helburu guztiak betez. Irakas eskaintzan, barriz, ia helburu guztiak bete dira, eta bete ez diran kasuetan (aurreikusitakoaren % 10ean edo) ikasle edo irakasle falteagaitik izan da, argitu dau Etxanizek.

Beste alde batetik, barrikuntzak be badakarz UPV/EHUren 2. Euskara Plan Gidaria izango danak: Eskola eta Fakultadeetako euskera batzordeen lana sustatuko da euskerearen erabilerea bultzatzeko. Euskera Batzorde dinamiko eta ahaldunak beharrezkoak dira azpitik gora be euskerearen erabilerea sustatzeko, adierazo dau Etxanizek. Helburu horreek lortzeko, Euskera erretoreordetzearen ustez, beharrezkoa da hiru campusetako erakunde ordezkarien lidergoa; hau da, zentroetako zuzendaritza taldekoek nahiz sail edo ikastegietako ordezkariek, eredu eta erreferente izan behar dabe. Baina lidergo hori konpartidu egin behar da, euskera zeharkakotasunez landuz irakasle, administrazino eta zerbitzuetako langile eta ikasleen artean be. Horregaitik, euskereak aurrera egingo badau, unibersidadean bertako ordezkarien konpromisoa eskatzen dau, baina baita UPV/EHUko partaide danona be, argitu dau errektoreordeak.

Bestetik, gobernu kontseiluan onartu dan plan barrian agertzen diran helburuen artean aitatzekoak dira: Administrazino eta Zerbitzuetako langileen arloan lanpostuen derrigortasun datea % 65-70 bitartera igoko da, eta esfortzu berezia egingo da jentaurrean dagozan postuetan. Horrezaz gan, maila eta zerbitzu guztietan lanpostuen euskalduntzeagaz jarraituko da.

Irakasle eta ikertzaileen arloan, ostera, dedikazino osoko langile % 52tik gora elebiduna izatea espero da, eta horreetatik % 80 doktore.

Euskera Plan Gidaria ikusteko klik egin hemen:

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu